Jai-giro paregabea festetako lehen asteburuan

15.07.16
Kultura eta Gazteria

Gaur festetako lehen asteburua hasten da, eta nola ez jai-egitaraua lepo dator. Pasadan urtean bezala, aurten baita, bi asteburu izango ditugu festaz disfrutatzeko. Ekital ugari izango dira eta herria hankaz gora jarriko dituzte.

Horren eredu asteburu honetako egitaraua dugu. Gaurtik eta iganderarte ia 17 ekintza ezberdin izango dira herrian, eta horrek giroa berotzen joango dute datorren asteko egun potoloetarako.

Gaur, gazteak, txarangen jokoekin jarraituko dute. Arratsaldean, herriko plazan soka-tira eta artaburu probetan lehiatu beharko dira, gogotsu. Gauean, martxoak 8 plazan, “FESTAN BLAI!” egitasmoaz disfrutatzeko aukera izango dute, DJ musika, lehiaketak, opariak… guzti hori, Antxitxiketan taldekoek antolatuta.

Kirola, musika eta askoz gehiago

Larunbatean, eguna indarrez hasteko, Urko 69etan ezetz! VIII. Igoera kontrolatuari hasiera emango zaio, goizeko10etan Orbe Kardinalaren plazatik. Ordu horretatik aurrera, arku-tiro proba, mahai eta estrategien jokoak, aldibereko xake partidak eta Ermua hiriko V. Slotrallyak egitarauko protagonistak izango dira.  Eguerdian, lehenengo musika ekitaldia izango dugu, Allarizeko (Ourense) Udal Musika Bandaren kontzertu. Horren ostean, emakumeen arteko bazkaria egongo da eta arratsaldeko 7etan, Afrikan Bakh Yay talde senegaldarrak plaza musikaz beteko du.

Gaueko 11:30ean, eta alaitasunez gaua jarraitzeko, eguneko ekitaldi nagusia hasiko da. Efecto Pasillo taldearen kontzertua San Pelaio plazan. Talde kanariarra azken urteetako talderik ezagunenetariko bihurtu da eta “Pan y mantequilla”, “No importa que llueva” o “Cuando me siento bien” kantekin arrakasta handia lortu dute. Beraien erritmo eta eszenaratze bereziarekin ikusleak altxatu eta dantzatzera gonbidatuzko dituzte.

Igandea gogotsu hasteko, goizeko 9:30ean, Mendi-bizikletako XXI. Herri Martxari irteera emango zaio Orbe Kardinalaren plazatik. Ordu bete beranduago, San Pelaio plazan, Irratiz kontrolaturiko kotxeen “Ermua hiria” XIX. Txapelketa hasiko da, aukera paregabea izango dute kotxeen zaleek ekintza horretaz disfrutatzeko. Arratsaldean, eta asteburuko egitarauari amaiera emateko, herriko kultur zentroek dantzaldi jaialdi bat antolatu dute. Bertan, Nkrabea Ballet (Ghana) eta Bafote (Chile) taldeak parte hartuko dute.

Ekintza guztien berri izan nahi baduzu, programa ikusi.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean