Astelehena, jokoak eta kontzertua

18.07.16
Kultura eta Gazteria

Jaietako lehen asteburua pasata, eguraldi eta giro paregabearekin, gaur astelehena, ekintza eta ekitaldi desberdinekin disfrutatzeko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 7etan Txarangen arteko jokoak hasiko dira, gaurkoan koadrilak triatloi eta luzokerra probetan lehiatuko dira. Jokoak Orbe Kardinalaren plazan izango dira. Probak astean zehar emango dira, leku eta ordu berdinean, ostiralera arte.

Gauean, jaietako lehen eguneko gauetan ohitura izanda, martxoak 8 plazan Los zíngaros talde argentinarrak gaua girotuko du. Ekitaldia, Komite Internazionalistak antolatua, gaueko 10.30ean hasiko da.

Astean zehar, herria girotuta jarraitzeko, hainbat ekitaldi eta ekintza izango ditugu, jaietako egun potoloak itxaroten ditugun bitartean.

Programa eskura edukitzeko, hemen usten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian