Enpresa-Kudeaketa ikastaroa eskainiko da Ermuan Aldundiaren autoenplegurako diru-laguntzak jaso ahal izateko
Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak 30 orduko ikastaroa antolatu du Enpresa-Kudeaketan espezializatzeko. Ikastaro hori egitea beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak langabetuen artean autoenplegua sustatzeko eta enpresa berriak sortzeko eskaintzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izateko.
Formazioa datorren abuztuaren 1ean hasiko da, astelehena, eta 09:00etatik 15:00etarako ordutegian eskainiko da abuztuaren 5era arte, ostirala.
BFAren diru-laguntza jaso nahi duten pertsonek aipatutako kurtsoa egin beharko dute. Autoenplegurako laguntzak eskatzeko epea datorren irailaren 15ean amaitzen da, 13:30ean.
2015eko urriaren 1etik 2016eko irailaren 15era bitartean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea lagunduko du Aldundiak. Beka jaso ahal izateko, hainbat berrikuntza gehitu dira aurten. Azpimarragarriena zera da, hautaketa lehiakortasun erregimenaren arabera egingo dela da. Horren harira, enpresa proiektuak aztertuko dira, eta aurkezten duen pertsonak langabezian daraman denbora eta proiektua zein sektoretakoa den kontuan hartuko da. Batez ere, enplegu berdeak, garraioa, ibilgailuen alokairua, zaborren tratamendua, manufaktura-industria eta metalen transformazioak izango dute lehentasuna. Onuradun bakoitzak gutxienez 5.000 euro jasoko ditu, eta gehienez ere 15.000.
Ikastaroan parte hartzeko interesa duten pertsonek dl@udalermua.net helbidera idatzi, 943 17 91 51 telefonora deitu edota BFAren webgunea kontsultatu dezakete.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena