Umeak protagonista nagusi dira propio duten egun berezian
Herriko gazteenak gozatzen ari dira gaurkoan, jai egitarauaren barne beraientzat espresuki antolatutako egunean. Goizean puzgarriak eta eskulanen tailerrak izan dituzte herriko plazan. Buruhandien aurrean ere korritu dute ausartenak. Arratsean txokolate-jan herrikoia izango dute 5etatik aurrera eta 7etan Txaloka Antzerki Taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera "Buala" titulukoaz. Zortzi eta erdietan, bitsa jaiaz dibertitzeko aukera izanen dute.
Gaueko hamar eta erdietatik aurrera folk-blues kontzertua izango dugu Bakelite taldearekin, Martxoak 8 plazan, Euskal Birusa elkarteak antolatuta.
Goizean atera ditugun argazki bilduma uzten dizuegu jarraian, plazan bizi izan den giroaren erakusgarri.
Bihar, pala txapelketako finalak eta play-back lehiaketa jokatuko
Jai nagusien aurreko bigarren asteburu bizi-bizia pasatzeko prest gaude Ermuan. Koadrilen arteko lehiaketak bihar bukatuko dira play-backeko lehiaketarekin. Play-back lehiaketa oso errotuta dugu eta zale asko biltzen ditu plazan urtero. Eguneko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, pala txapelketako finala ahantzi gabe. Bi partida ikusteko aukera izango dugu, bat kategoria bakoitzeko.
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita