Ostalaritzako lokalek itxiera ordutegi berezia izango dute Santixau jaietan
Ermuko jaiak direla eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, uztailaren 24an, 25ean, 26an eta 27an jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko baimena dute.
Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen martxoaren 13ko 36/2012 dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:
- Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan
- Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean
Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaizkie. Ordutegiak zehaztuta daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:
Taldea | Ohiko ixteko ordutegia |
Ostiralak, larunbatak eta jai bezperak
|
2016ko Santixauak
|
---|---|---|---|
Uztailak 24, 25, 26 eta 27 | |||
1 | 23:30 | 01:00 | 03:00 |
2 | 01:30 | 03:00 | 05:00 |
3 | 03:00 | 04:30 | 06:30 |
4 | 05:00 | 06:30 | 08:30 |
- 1. taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
- 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
- 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
- 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.
Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas.
Horrez gain, gogoratu behar da baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.
Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.
Lotutako albisteak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko