ETSk Ermuan aurtengo abuztuan berrekingo dituen obrak azaldu ditu Lobianon

22.07.16
Erakundea

Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Publikoa den Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanei berrekingo die aurtengo abuztuan. Jose Luis Sabas zuzendari nagusiak eta bere teknikari taldeak zehaztasunen berri eman zuten Lobianon asteazken arratsean egindako bilera irekian. Sabasekin batera eraikuntza zuzendaria, Jose Maria Izquierdo, eta obra honetako zuzendari, Alvaro del Moral, etorri ziren. Jaurlaritzaren izenean etorritakoek berehala obrei abuztuko lehen astelehenean berrekiteko asmoa agertu zuten, zeinak 2013ko martxoan birprogramatu eta bertan behera utzi ziren

ETSk proiektuaren zehetasunak eman zituen, erabilera publikoa eta legeria betetzen dela azaduz. Zuzendariek proposatzen den ibilbidea eta orain arte azpiegitura horrek izango duen zarataren eragina gutxitzeko egindakoaren berri emanez. Obraren zuzendariak horrek hiriguneari nola eragingo dioen, kronologia eta aurreikusitako neurriak aurkeztu zituen.

Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak-UTEak- abuztuaren 1eko astelehenean bigarrenez hasiko ditu Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanak. Azpiegitura amaitzeko hogeita sei hilabete eta hogeita bat milioi euro beharko direlarik. Obra handia eta konplexua da. Horri esker, Ermuan tren geltoki moderno eta iristerraza –muga arkitektonikorik gabekoa- izango du, Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean denbora tarte labur eta maiztasunez lotuko gaituen garraio kolektiborako azpiegitura erosoa.

Ermuan egingo den proiektuaren deskribapena

Bide-zubian egongo den geltoki altxatu berriaren eraikuntzaz gain, proiektuan Ermurako trenbide sarbideen hobekuntza ere aurreikusten du, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunelaren eta geltokitik oso gertu egongo den maniobrak egiteko zabalgunearen eraikuntzari esker. Lan horiek direla eta, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasuna hobetu ahal izango da.

Ermuko zatirako egokitu den trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metro ditu guztira. Hasiera Eitzaga inguruan dago, eta ia oso-osorik tunel barruko trazatu saihesbidean doa (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan N-634 errepidea gurutzatuko du, 40 metroko bide-zubiaren bidez, inguruan egongo den geltoki berrira heldu aurretik. Horren ondoren berriro ere egungo trenbidearekin egingo du bat, Izelaieta kaleko behealdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egongo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide pasagunea kendu ahal izango da.

Ermuko geltoki berria, egungo geltokiaren ondoan egongo den azpialdeko igarobidearen ondoan egongo da, eta Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plazaren arteko zeharkako lotura ezarriko du. Geltokiaren ataria trenbidearen plataformaren azpian egongo da, sarbidea kaleko kotatik egingo da, behealdeko mailan, eta horrek bat egingo du zabalera aldakorra eta 80 metroko luzera izango duen erdiko nasarekin. Bertara eskailera finkoaren eta igogailuaren bitartez heldu ahal izango da.

Lobiano Kulturgunean egindako bilera eta aurkezpenren bideo uzten dizuegu jaraian.

Ermuan izango dugun geltoki berria nolakoa izango den jasotzen duen bideoa

2016ko uztailaren 19an Gai-orokorren eta Plenoak aztertu beharreko batzordean esan eta azaldutakoaren bideoa

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n