Irribarria, buruz buruko txapelduna, Santixauetako pilota partiduetako protagonista

22.07.16
Kirolak

Uztailak 25ean, Ermuko jaietako egun handia, bi pilota partidu profesional jokatuko dira frontoian, herriko Pilota Taldeak eta Aspe enpresak antolatuta. Aritzmendi pilota lekura datozen pilotarien artean Iker Irribarria dugu, buruz buruko txapeldun gazteena izandakoa, eta beste urte batez Santixauetako partidan izango dugun Altuna IIIa.

Partiduak, urtero bezala, arratsaldeko 5etan hasiko dira. Lehenengoa bigarren mailako partidua izango da, Dario- Cecilio eta Elordi- Tolosa pilotariekin. Horren ostean, partidu handia hasiko da, horretan Irribarrri-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta aurrez aurre arituko dira.

Sarrerak salmentan daude gaur Lobiano kultur etxean, arratsaldeko 18.00etaki 20.00etara. Horretaz gain, partidu egunean frontoian egongo dira salgai arratsaldeko 16:00tatik aurrera. Sarreren prezioa 25€-koa izango da harmailan eta kantxako lehenengo bi lerroetan. 3-4 ilaretako prezioa 20€-koa izango da.

26an afizionatuen txanda

Hurrengo egunean, afizionatuak protagonista izango dira. Partiduak Orbe Kardinalaren plazan jokatuko dira arratsaldeko seietatik aurrera herriko Pilota Taldeak antolatuta. Hiru partiduz gozatzeko aukera izango dugu, lehenengoa gazteen 4,terdiko partidua izango da, ondoren nesken arteko partidua Larrabetzu neska pilotarien elkartearen partaideekin, Ane Baraizaran- Irati Etxeberria Jone Goiri-Carmen Zubiaurren aurka, eta amaitzeko afizionatuen binakako partida bat jokatuko da.

Informazio gehiago programan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da