Herriko merkatariak, 2016ko Santixauetan lekuko eta parte-hartzaile

22.07.16
Gizartea

Ermuko merkatariek herriarekin duten konpromisoa eta inplikazioa berretsi nahi dute beste behin, eta aurtengo Santixau jaietan modu aktiboan hartuko dute parte.

Horrela, herriko hamabost dendak euren erakusleihoak apainduko dituzte jaietako elementuekin, urteetan zehar Santixauetako programaren barne egon diren ekintzak gogorarazteko. Helburua herriari are eta kolore gehiago ematea da egun alai hauetan, eta erosketak egiteko giro erakargarriagoa sortzea.

Ekimen honetan parte hartuko duten dendak honakoak dira: Peluquería Marfil, Joyería Senen, Arrieta Expert, Irale Clínica Dental, Ferretería Anboto, Etxedreams Colchonería, Zapatxiki, Sare Informatika, Guipur Lencería, El Baúl Manualidades, Ángela Moda, Arinka, Estanco Solozabal, Mayte Gourmet eta Esanline.

Bestalde, Beatriz Gamez Kultur zinegotzia eta Jesús Portugal Toki-Garapeneko teknikaria parte-hartzaileen dendetara joango dira ostiral honetan. Banan-banan, tokiko merkataritza garatzeko kultura eta aisia lotzeak, eta alderantziz, duen garrantziaren inguruan mintzatuko dira dendariekin.

Ekimen honek Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkartearen (EMOE) babesa du, eta urtean zehar tokiko merkataritza suspertzeko egiten dituen ekintzetako bat da. Gainera, EMOEk Zezen egunean Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatutako paella lehiaketan parte hartuko du. Horren harira, Ermuko bizilagun guztiak parte hartzera animatu nahi dira, herria kolorez eta zaporez betetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean