Bi jai gauetan tren zerbitzu bereziak ipiniko ditu Euskotrenek
Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 23 eta 24ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan linea sendotu egingo du.
Aurtengo Santixau jaiak asteburu betean gauzatuko ditugu. Hori horrela, jende asko etorri daitekeela aurreikusi da. Jaien barneko egun batzuk azpimarragarri dira, arrazoi ezberdinengatik. Lehena uztailaren 23ko larunbata da, gaur ''Esne Beltza'' talde ospetsuaren kontzertua izango dugulako San Pelaion, 23:30etatik aurrera. Igande gaua ere berezia izango da, astelehena ''Santiago'' izanik guztiok jai izango dugulako. Jendetza etorri eta bueltatu daitekeela aurreikusiz, Euskotren sozietateak gaueko zerbitzu hainbat jarri ditu. Garraio publikoaz baliatuz seguru bidaiatu dezagun, ezbeharrak eta gertakizunak ekidinez.
Tren bereziek nolako ezaugarri eta ordutegiak izango dituzten ikusteko, kontsulta beren web gunea:
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean