'Lardaskeroak' izan da 2016ko play-back lehiaketaren irabazlea, 'Una noche en el Burdel' muntaiarekin

28.07.16
Kultura eta Gazteria

‘Lardaskeroak’ txarangak 2016ko play-back lehiaketa irabazi du, ‘Noche en el burdel’ izeneko muntaiarekin. Gazteak jakin izan dute garaiko burdeletako bizitza errekreatzen eta horregatik epaimahaiak erabaki du gaueko irabazleak izatea 165 punturekin. Bigarren postua, ‘Burlesque’ deitutako lanarentzat izanda da, ‘Parradazaleak’ txarangak aurkeztutakoa. ‘Txepetxak’ taldeak aldiz, ‘Interracial’ deitutako muntaiarekin sailkapeneko hirugarren postua lortu du.

Aurten, 12 taldek prestatuko ikuskizunez disfrutatzeko aukera izan dugu, desberdinak euren artean, baina oso landuak denak. Lan batzuk epaimahairen balorazio oso ona lortu dute eta beste batzuk baxuagoa, baina guztiak muntaia politak eta gogoz prestatutakoak izan dira.

Urtero bezala, gala Antzerki Taldeko kideak aurkeztu zuten, Alainen gidaritzapean, ikuskizun batetik bestera pasatzeko eta eszenatokia antolatu eta dotoretzeko tarteak betez eta lanei sarrera emanez. Gaueko momentu politena Juan Carlos Colinari egin zioten aipamena eta oroitzapena izan zen, ikusleak asko txalotu zutena.

Azken sailkapena Txaranga Batzordeak eskaintzen du, txarangen arteko jokoen eta ekitaldiaz arduratzen direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean