'Ocho Apellidos Catalanes' udako zineko lehenengo filma

01.08.16
Kultura eta Gazteria

Urtero bezala, gaur hasten da udako kaleko zine-zikloa hileko lehenengo filmarekin. Gaueko 10etatik aurrera ‘Ocho Apellidos Catalanes’ filma proiektatuko da, Orbe Kardinalaren plazan eta euria baldin badago, elizako portikoetan izango da emanaldia.

Barreak izango ditugu gaueko protagonista Emilio Martinez-Lazaro zinemagileak zuzendutako pelikularekin. ‘Ocho Apellidos Vascos’ filmaren bigarren atal honetan, Koldo, Fran, Amaia eta bere bikote berria istorioko protagonistak izango dira. Amaiak bere lehen maitasun istorioa utzi eta katalan batekin erlazio berria hasi du. Koldo, bere aita, hori ikusi eta berehala krisian sartzen da, urduritu eta Andaluziara jaisten da Rafaren bila, lehenengo bikotea. Biak elkarrekin, Amaiaren bila doaz Kataluniara, bere bikote eta bizitza berria hausteko asmoz.

Hilean zehar gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako momentuak eskaintzen dituzte herrian geratu behar garenontzat. Horregatik udalak 8 filma ezberdin programatu ditu aurtengo zikloan, herrian geratzen diren zinemazaleek kaleko zineaz disfrutatzeko aukera izan dezaten.

Gauerako animatu zaitezen, pelikularen trailerrarekin usten dizuegu eta hileko programazioa hemen ikusi dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan