Asteazken gau dibertigarria pasatzeko, 'Relatos salvajes'

10.08.16
Kultura eta Gazteria

Aurtengo udako zine zikloaren erdira iritsi gara jada. Gaurkoan, programako laugarren filma eskainiko da, ‘Relatos salvajes’ pelikula. 2014an estreinatutako lan argentinarra da, Damián Szifrón zinegileak zuzenduta, eta filmean ageri diren aktoreen zerrenda luzean daude, besteak beste, Ricardo Darín, Darío Grandinetti, Leonardo Sbaraglia, Erica Rivas eta Óscar Martínez. Drama eta umorerik onena uztartzen ditu pelikulak, eta 2014an Ingelesezkoa ez den Pelikula Onenaren Oscar saria eskuratzeko izendatuta egon zen. Gainera, urte berean, Donostiako Zinemaldian ikusleek ematen dituzten sarietako bat lortu zuen.

Filma gaur gauean, abuztuak 10, 22:00etatik aurrera eskainiko da Orbe Kardinala plazan. Euria eginez gero, Santiago Apostoluaren elizako arkupeetara aldatuko da emanaldia.

Sinopsia

Relatos salvajes’ sei kapitulutan banatutako antologia da, eta intriga, umorea eta indarkeria uztartzen ditu. Filmeko pertsonaiek mugaraino bultzatuta ikusiko dute euren burua, kontrola galtzearen ukaezinezko plazerera, eta zibilizazioa eta triskantza banatzen dituen lerro fina igaroko dute. Istorio bakoitzak bere hasiera eta bere amaiera ditu, baina gaiak lotzen ditu: egunerokotasuneko gai gatazkatsuak.

Jarraian ikusi dezakezue gauean gozatuko dugun pelikularen trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak