Etxebizitza birgaitu eta egokitzeko diru - laguntzak eskatzeko epea zabalik

11.08.16
Gizartea

Ermuko Gizarte Zebitzuen sailetik, informazio ohar baten bitartez, herriko biztanleei helarazten die, 2016. urtean etxebizitzak birgaitzeko, berritzeko eta egokitzeko edota ekipamendua erosteko diru- laguntzak eskuratzeko epea zabalik dagoela.

Diru-laguntza horien helburua, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten Ermuarrek etxebizitzak birgaitu, berritu eta egokitu ahal izatea, edota beharrezkoa duten ekipamendua erosteko diru-laguntzak eskuratzeko aukera izatea da. Laguntza horiek lortzeko, bidezkotu egin beharko da pertsona eskatzailearen etxean egin nahi den esku-hartzeak "Etxebizitzetan esku hartzeko konponbideen eskuliburua" dokumentuan bildutako gomendioak kontuan hartzen dituela.

Profil sozio-sanitarioei bideratuta

Baldintza horrekin batera, diru-laguntza horiek, herriko profil sozio-sanitarioko taldetzat hartutako kolektiboetako pertsonentzat zuzenduta daude. Horien barne, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak, pertsona desgaituak direnak, mendeko pertsonak eta autonomia pertsonala mugatzen duten gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak sartzen dira. Salbuespen gisa, eta betiere Udal Gizarte Zerbitzuen edota erreferentziako osasun-zerbitzuen txostenek bermatzen badute, ordenantza honetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte: ohiko etxebizitzan adineko bat, mendeko pertsona bat, desgaitu bat edo gaixotasun kroniko bat duen pertsona bat duten pertsonek, betiere, pertsona horrek baldintza bereziak behar baditu eta etxebizitza hori haren bizileku iraunkorra denean.

Diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 20tik abenduaren 31ra arte zabalik egongo da. Eskabide hori aurkeztu ahal izateko, interesdunak gizarte-langileekin hitzordua hartu beharko du eta ondore, eskaera guztiak herritarrentzako Arreta Bulegoan, Abiapuntun, aurkeztu beharko dira, Konbentukoa kaleko 3. zenbakian, goizeko 8etatik arratsaldeko 14etara.

Informazio gehiagorako udal webgunean aurki dezakezue edo bestela Gizarte Zerbitzuetako sailera hurbildu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne