Martxan daude Ongarai Eskolako eta Anaitasuna Ikastola hobekuntza lanak

12.08.16
Hezkuntza

Bi astetan gutxi gora behera prest izango dira Ongarai eskolako eta Anaitasuna Ikastola hobekuntza lanak. Ohitura den bezala, uda garaia aprobetxatu da bi eraikinetako barnean lanak egiteko, baita Ongarai eskolako kanpoaldean hobekuntza batzuk egiteko. Hobekuntzak, Eusko Jaurlaritzak ateratako Udalaguntza deialdiaren barne daude, udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko. Gure kasuan, Ongarai eskolako eta Anaitasuna Ikastolako erakinetako energia-eraginkortasuna hobetzeko erabili da diru-laguntza hori, Construcciones Olabarri enpresak aurkeztutako proiektua martxan jarriz.

Lehenengo eraikinean, Ongarai eskolan, inpermeabilizazio lanak egin dira eraikinaren kanpoaldean. Eskolako hiru estalki konpondu dira, aurretik zegoen maia babesgarria kendu eta berri bat ezarri dute, babesgarri den oihal asfaltikoa. Aldaketa berri horrek, estalkiak eta filtrazioak hobetuko ditu. Hezetasunen arazoak hobetzeko baita, kanpoaldean, eskolako bi zonaldetan lanak egin dira, bi zulo zabaldu eta inpermeabilizatu dituzte, momentu honetan, zuloak estaltzen dabiltza. Honen ondorioz, gela horietan zituzten hezetasun arazoak desagertuko dira.

Kanpoaldetik zetozen arazo horiekin bat eginda, barnealdean ere hezetasunak ekartzen dituen arazoak konponduko dira. Eskola barneko airea eta hezetasuna hobetzeko hodi berriak jartzen ari dira eraikineko beheko partean, hau da, sukaldean, aldageletan, dutxetan baita aretoan (leku honetan geroago egingo da) ere. Onura handiak ekarriko ditu airea hobetzen dituzten hodi berri horien instalazioak, hantza denez eta enpresak dioen bezala, sukaldean lan egitea oso zaila zen, paretetatik ura jauzten zen, kondentsazio handia zegoen. Arazo horiek, irailetik aurrera konponduko dira hodi berrien instalazioarekin.

Anaitasuna Ikastolan ere hodi berriak airea hobetzeko

Anaitasuna Ikastolan aurrera aterako diren hobekuntza lanak, aire eta hezetasunaren kontuekin lotuta daude. Lan horiek, eraikineko sotoan, gimnasioan eta hainbat geletan egingo dira, horietan airea hobetuko dituzten hodiak jarriz. Hodi horiek, barruan sortzen den airea txarra hartu eta kalera botako dute eta, kaleko aire ona hartu eta barrura sartu. Eraikin barruan giro egokia sortzeko lanak dira, ikasleak gero eta egoera hobeago bat edukitzeko.

Erakineko gunerik erabilienetarikoan, gimnasioa kasu horretan, bizitzen zen egoera ez zen bat ere aproposa. Ariketa fisikoa egiten zen, eta ikasle talde handiak batzen ziren bertan, horrek giroa asko kargatzen zuen, eta aireztapena oso eskasa zen. Horretarako, bi hodi handi jarri dira, batak aire txarra hartu eta kaleratuko du, makina handi bati konektatu egongo da, eta besteak, aire ona hartu eta barrura sartuko du. Horrela, espazio horretako giroa asko hobetuko da, eta hezetasun arazoak gaindituko dira.

Azkenik, Anaitasuna Ikastolako gela batzuetako giro egoera hobetu nahian, zortzi gelatan haizagailuak jarriko dira. Aparatuak automatiko funtzionatuko dute, gelak utzik daudenean eta gela aldaketak egiten direnean. Hobekuntzak lanetan dihardun enpresak komentatzen duen moduan, badago aukera ere, irakasleek gelako egoera hobetzea beharrezkoa dela uste badute, martxan jarri ahal izango dutela erraz.

Lan guzti horiekin, inguratzaile termikoa hobetzen da eta ondorioz, energia kontsumoa ere hobetu eta murriztuko da, kalefakzioa gutxiago erabiliz. Lan horiek aste gutxitan amaituko dira, eta irailerako dena prest egongo da ikasleek instalazioak egoera onean izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren