Grabatu eta emititu ditugun udal batzarren erreprodukzio datuak herritarrek interesa dutela baieztatzen dute

23.08.16
Erakundea

Udal gobernu organo ezberdinen bilerak –streaming eta noiznahi aukeran- (VOD) emititzeari ekin genion 2015eko maiatzaren 6an webgune honetan. Urtea gainditu eta hamabost hilabeteren bueltan balantze egiteko unea deritzogu. Denbora horretan aldizka –astero- eta jarraian Udalbatzak egin izan dituen Osoko Bilkurak nahiz informazio batzordeak –orokorrak edo ogasunezkoak- zuzenean jarraitu edo egin ondoren noiznahi ikusteko aukera izan dugu herritarrok.

Azpian eskaintzen ditugun datuen azterketak agerian jarri du aukeraz baliaturik herritarrok gehien jarraitzen eta ikusten ditugun batzarrak Informatiboak direla. Lan Batzordeetan landutako gaiek interesik handiena piztu izango zutenaren gure susmoa berretsi egin da, bilera horietan gai bakoitzari jasotzen den informazio, azalpen eta txosten teknikoak ugari eta zabalak baitira, alderdi bakoitzak gaia ezagutu eta bere erabakia har eta bozkatzerik izan dezan. Gaiaren inguruko irizpena izan eta gero, hori osoko Bilkurara jasotzen da onartzeko eta horrek ikusle gutxiago izaten ohi du, gaia izapidetzen den aurrekoekin alderatuta.

Gobernu organoen bilerei buruzko estatistikak
Adierazleak
Shooowit
(aurretik Multistream)
VOD Zuzenekoa
IP unikoak
4.238
  IP unikorik gehien izan duen hilabetea 2015eko ekaina izan da 1.107 erregistrorekin
736
  IP unikorik gehien izan duen hilabetea 2015eko uztaila izan da 119 erregistrorekin

Trafikoa
2.293,8 GB
  trafiko gehien izan duen hilabetea 2015eko ekaina izan da: 423,58 GB
850,68 GB
trafiko gehien izan duen hilabetea 2015eko iraila izan da
Ikusleen saioak
55.326
(ikusle gehien izan duen hilabetea 2015eko iraila izan da: 17.302)
7.923
(ikusle gehien izan duen hilabetea 2015eko abendua izan da: 2.270 )
Gailuak
  • Ordenadorea: %70,35
  • Iphone: %19,29
  • Ipad: %3,42
  • Android: %6,93
  • Blackberry: %0,05
  • Ordenadorea: %78,25
  • Iphone: %3,46
  • Ipad: %15,23
  • Android: %3,05
  • Blackberry: %0
 
Youtube
VOD Zuzenekoa
Ikusleen saioak
2.279
(aktibitate gehieneko hilabetea maiatza izan zen 22 ikuslerekin)
202
(aktibitate gehieneko hilabetea maiatza izan zen 57 ikuslerekin)
Gailuak
  • Ordenadorea: %64
  • Esku telefonoa: %23
  • TBa: %5,8
  • Tableta: %7,2
 
  • Ordenadorea: %65
  • Esku telefonoa: %22
  • Tableta: %8,4%
  • Bideokontsola: %1
  • TBa: %2,5

Ermuan Osokoaren Bilkura areto fisiko nahiz birtuala zabaltzeko apustua egin genuen are eta gardenago izateko eta toki-erakundea herritarrei gehiago hurbiltzeko asmoz. Horrela eskatu baitziguten herritarrek 2013ko udal Aurrekontuak lantzeko egin genituen parte hartze prozesuan: osokoaren bilkurak Internet bidez jarraitzeko aukera sakontzeko eskatuta.

Teknikaren atalean esan behar proiektua diseinatu genuen teknikariak zuzeneko nahiz eskaripeko seinalea emititzeko bide bikoitza erabiltzea erabaki genuela. Batetik, ordaintzeko tresna profesionala erabiltzen digu ‘Shooowit’ izenekoa eta, bestetik, erakundean ‘Youtube’ ikus-entzunezko sare sozialaren kanala. Horrela erabaki genuen bi arrazoirengatik; bat inoiz zuzenean emititzeko arazorik izatekotan bigarren aukera bat izateko eta bi pertsona kopuru handiagoarengan iritsi ahal izateko. Zerbitzuak elektrizitate hartune independentea du, argindarraren etena izanik ere bilera emititzen dugula ziurtatzeko. Interneterako sare independente eta banda zabalera propioa ere badugu, bileren zuzeneko emisiora dedikaturikoa. Aretoan dauden zinegotzi eta pertsonek Wi-Fi zerbitzua dute erabiltzeko lanean nahiz kontsultak egin ahal izateko Interneten bidez edo postaz.

Plataforma bietan gehien ikusi izan diren bilerak

Shooowit (aurretik Multistream izenekoa)

Shooowit plataforman zuzenean eta noiznahigehien ikusi izan diren batzordeen bideo edo ikus-entzunekoak
VOD
Zuzenekoa
Bilera Ikusmenak Bilera Ikusmenak
2015/09/15ko Gai Orokorren Informazio Batzordea
11.888
(*)
2016/07719ko Gai Orokorren Informazio Batzordea
11.081
(*)
2016/01/13ko Gai Orokorren Informazio Batzordea
4.887
(*)
2015/06/10eko PROMOSA sozietaeaten Batzorde Orokorra
1.068
(*)
Pleno txikia, 2016/06/02ekoa
4.757
(*)
2015/10/09ko Ogasun eta Kontuei buruzko Batzorde Berezia 
4.011
(*)
2016/07/21eko Plenoa
1.068
(*)
2016/03/01eko Gai Orokorren Informazio Batzordea
566
(*)

(*) Plataformak ez dauka informaziorik.

Youtube

Youtube plataformaren bidez zuzenean eta nahierara noiznahi gehien ikusi izan diren bideoak
VOD
Zuzenekoan
Bilera Ikusmenak Bilera Ikusmenak
2016/05/03ko Plenoa
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
198
2016/05/03ko Plenoa
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
56
2015/09/30ko Plenoa
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
84
2016/01/20ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
29
2015/05/06ko Plenoa
(streaming bidez emaniko lehena, aurreko legegintzaldiko azken plenoa)
75
Pleno txikia 2016/06/02koa
16
2015/12/04ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
62
2016/03/08ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
10
2015/11/18ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
61
2016/01/13ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
9
2015/03/06ko Plenoa
(2014ko Kontu Orokorra onartzea, ...)
60
2015/07/22ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
8
2015/06/29ko Plenoa
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
56
2015/07/15ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
5
2015/10/28ko Plenoa
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
53
2016/04/05ko Informazio Batzordea
(Gai zerrendara daraman lasterbideaz baliatu azterturiko gai zehatzak ikusteko)
4

Estatistikak aztertzen jarraituaz, datuak diotenez bilerak ikusten dituzten pertsonarik gehienak mahaiko ekipo eta ordenagailu batez egiten dute. Nolanahi ere, gailu mugikorrak gero eta gehiago erabiltzeko joera argia antzeman daiteke, batez ere esku telefonoak eta tabletak. Gure zuzeneko nahiz eskaripeko seinalea bideratzen duen erreproduktorea gailu eta plataforma anitzekoa da, horrela edozein pertsonak erabiltzen duen gailuan funtzionatuko duela ziurtatzen baitugu.

Egun bilera abisuak jasotzeko harpidetza egina duten pertsonak hamabi (12) dira. Zerbitzu horren bidez harpidedunek udal zinegotziek deialdi eta agiriak jasotzen duten une berberean jasotzen dituzte. Horrez gain, bilera hasi aurretik abisua jasotzen dute eta Interneten bideo akta ofiziala agerian jartzen dugunean ere bai. Harpidetza kopuruak gora egingo duela espero dugu ezagunago izatearekin batera, tresnaren ezaugarri delako erabilgarritasuna

Q-Epea erakundeak aurten aintzat hartu dituen bost administrazioen artean Ermukoa izan da, tresna abian jarri izanagatik

Urte betea luze gainditu ondoren erakundeak ontzat eta positibotzat jo du bilerak streaming bidez emititzeko ekimena. Hori abian jartzearekin batera ordurarte bilerak kudeatzeko genuen prozedura goitik behera aldatu genuen, prozedura birtual oso batera jauzia emanez. Modu berriak hainbat abantaila ekarri ditu, besteak beste, kudeaketan gehituen hainbat estutasun ezabatzea, paperaren erabilera gutxitzea, erosotasun maila areagotzea deialdi nahiz agiriak e-postaz bidali eta jasotzen dituztelako udalbatza kideak nahiz herritarrak, eta abar. Ekimen hau abian jarri izanagatik, aurten Q-Epeak eredu gisa hautatu aintzat hartu izan gaitu, kudeaketa eraginkorragoa egiten laguntzen duela kontsidetatuta.

Nolanahi ere, Udal honetan, ahal dugun heinean eta ezinbestean, lanean jarraitzen dugu hobetzeko xedez, hain harrera ona izan duen zerbitzu honek jasatzen dituen nobedadeak barneratzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n