Plazan proiektatuko gaur ''Anacleto: Agente secreto' filma

22.08.16
Kultura eta Gazteria

Udako zine zikloak da gaueko saiorako, ‘Anacleto: Agente secreto’ filma espainiarra proposatzen digu. Filma gaur gauean, abuztuak 22an, gaueko 10etatik aurrera ikusi ahal izango dugu Orbe Kardinala plazan. Javier Ruiz Caldera zuzendariaren lana 2015. urtean estreinatu zena, eta Qim Gutiérrez e Imanol Arias dira aktore protagonistak. Nolanahi ere, asko dira lan honetara bildutako aurpegi ezagunak, besteak beste, Alejandra Jiménez, Carlos Areces, Berto Romero, Rossy de Palma, Emilio Gutiérrez Cava eta Silvia Abril.

Pelikula akzioa, parodia eta komedia uztartzen ditu. 87 minutuko iraupena du, eta egokitzapena Fernando Navarro, Pablo Alén eta Breixo Corralek idatzi dute. Filma Manuel Vázquez Gallegok idatzitako izen bereko komikian oinarritzen da, Brugera argitaletxeak kaleratzen zituenak.

Sinopsia

Adolfo hogeita hamar urteko gizon gaztea da, segurtasun jagole gisa lan egiten duena. Goibel dago, anbizio eza aurpegiratuz betiko neskalagunak utzi berri duelako. Hori gutxi balitz, Vazquez izeneko gizon arriskutsuak zuzendutako gaizkile bandaren jomuga bihurtu da Adolfo mendekua hartzeko. Adolfok ezagutu berri du bere aitak nortasun eta bizitza bikoitza duela. Ez da berak uzte zuen hesteki egile eta nekazal gizona. Aita Anacleto omen da, orain 30 urte Vazquez espetxeratu zuen agente sekretua. Gauzak horrela, Adolfok aitarekin halabeharrez konpondu beharko du Vazquezen mendeku asmoetatik onik irteteko eta neska laguna berreskuratzeko, zenbait tiroketa eta jazarpenen artean.

Jarraian ikusi dezakezue gauean gozatuko dugun pelikularen trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian