Imagen
Kiroldegia, padel pistak eta pilotalekua zabalik daude
26.08.16
Kirolak
Teknikoki beharrezko mantentze eta prestakuntza lanak egiteko ia hilabetez itxita egon ostean, Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak, padel pistak eta Aritzmendi frontoiak jardunean eta zabalik daude berriz ere gure esku aste honetatik, asteazkenetik, abuztuaren 24tik.
Udal Kirol Erakundeak kudeatzen ditu hiru instalazioak, eta ordutegi bereziak izango dituzte datorren asteazkenera, abuztuaren 31ra arte, egun hori barne. Honako orduetan izango da zabalik:
- Lanegunak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
- Larunbatak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
- Igande eta jai-egunak: Itxita
Irailaren 1etik aurrera, normaltasun osora itzuliko dira bai kiroldegia, baita frontoia ere, eta ordutegi zabalagoa izango dute:
- Lanegunak: 08:00-22:00
- Larunbatak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
- Igande eta jai-egunak: 09:00-13:00
Betiondo, irailetik aurrera zabalik
Betiondo kirolgunea datorren ostegunean, irailaren 1ean, ireki eta itzuliko da normaltasunera, eta honako ordutegian izango ditu erabiltzaile eta kirolarientzat:
- Lanegunak: 10:30-13:00 / 16:00-21:30
- Larunbatak: 08:30-14:00 / 16:00-20:00
- Igande eta jai-egunak: 08:30-13:30
Lotutako albisteak
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da