'Larunbatak Izarran', teknologia hezigarria Ermuko gazteentzat

29.08.16
Ekonomi Sustapena

Bigarren urtez jarraian aurtengo udan egin diren Campus Teknologiko arrakastatsuen ostean, Ermuko Udaleko Toki-Garapen alorrak ekimen berri bat jarriko du martxan udazken honetan. ‘Larunbatak Izarran’ Klub Teknologikoa izango da, eta industriara eta teknologia berrien mundura hurbildu nahi duten DBHko 1. eta 2. mailetako gazte ermuarrei zuzenduta egongo da.

Klub Teknologiko horren helburua gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken inguruko interesa piztea da teknologia hezigarriaren bitartez. Gainera, ‘Larunbatak Izarran’ ekimenak aisialdi aukera ezberdinak eskaintzen ditu sormena erabiliz proiektu zientifiko eta tekniko berri txikiak sortzeko, hala nola, bideojokoen diseinua eta animazio digitalen garapena.

Parte-hartzaileek Microdeco enpresak eskainitako materiala erabiltzeko aukera izango dute, eta Unity 3D erabiliz, bideojokoak garatuko dituzte. Gainera, programako moduluen artean, honakoak daude: Unity 3D tresna ezagutzea, jokorako objektuak sortzea eta erabiltzea, eszena baten muntaia Unityn, HTC Vive errealitate birtualeko betaurrekoen ingurunea prestatzea, bideojokoetako artera sarrera, piezen modelaketa eta eszena animatuetan piezak txertatzea.

Klub Teknologikoa larunbat arratsaldeetan bilduko da, urriaren 1etik hasi eta azaroaren 19ra arte, biak barne. Tailerrak Izarra Centreko lehen solairuan izango dira, eta bi ordutegi ezberdin egongo dira: batetik, Blenderrekin artea eta diseinua lantzeko, 16:00etatik 18:00etara; eta bestetik, Unity 3Dkin programazioa lantzeko, 18:00etatik 20:00etara.

Ordutegiak, moduluak eta datak honako dokumentuan kontsultatu daitezke.

Izena emateko epea irailaren 12tik 19ra egongo da zabalik, eta Abiapuntun egin beharko da 08:00etatik 15:00etara. Informazio gehiago behar izanez gero, dl@udalermua.net helbidera idatzi daiteke.

Lotura honetan ikusi daitezke uda honetako Campus Teknologikoan parte hartu duten gazteek aipatutako tresnekin egin dituzten lanak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du