Udal webgunean arrakasta handiena duten atalen artean kokatu da eskelen zerbitzua

30.08.16
Erakundea

Ermuko hiritarrek Udalaren webgunean gehien estimatzen eta bisitatzen duten ataletako bat da nekrologikoen zerbitzua. Halaxe erakusten du udal honetako Web-Komunikazio Alorrak www.ermua.es webguneak izandako sarreren inguruan egin duen analisiak.

Zerbitzu aitzindari hori 2010eko martxoaren 5ean jarri zen abian, edozein arrazoi dela eta, Ermutik kanpo bizi diren herritarren eskaerari erantzuna eman asmoz. Izan ere, pertsona askok, herriko egunerokotasunaz gain, bertan hiltzen diren bizilagunen berri izan nahi zuela eskatzen zuten, herritik at bizitzean zaila egiten zitzaielako Ermuko berriak jasotzea.

Estreinatu zenetik sei urte igaro dira jada, eta bost ehorztetxe aritzen dira Udal webgunearekin elkarlanean zerbitzua eskaintzen: Funeuskadi Eibar, Nuestra Señora de Begoña, Ermua, Mugica eta Etxebarria. Horiek gabe ezinezkoa litzateke zerbitzua mantentzea, eurak arduratzen baitira eskelak publikatzeaz. Gaur arte, 462 nekrologiko argitaratu dituzte guztien artean.

Ermuko Udalak erabat doan eskaintzen die zerbitzua hala nahi duten ehorztetxe guztiei, herritarren artean bizilagunen heriotzak jakitera eman ahal izateko. Bestalde, ehorztetxeek aukera bat gehiago bezala aurkezten diete zerbitzua euren bezeroei, kostu estrarik gabe. Web plataforma bat da, eta langileek euren klabeekin sartu eta eskelak publikatzen dituzte formatu digitalean. Horrela, ezbeharra edozein egun eta ordutan izanda ere, Udalaren webgunean agertuko da berehala.

Bestalde, herritarrek dolumina adierazteko tartea ere badute, eskela bakoitzean mezuak bidaliz. Gaur arte 226 mezu bidali dituzte ermuarrek; jarraian, ehorztetxeek dolumin guztiak batu eta dokumentu batean familiei entregatzen dizkiete. Sistema automatizatuta dago, beraz, klik bakar batekin mezu guztiak dokumentu batean bildu daitezke.

Zerbitzuak oso harrera ona dauka herritarren artean, eta webguneko atalik bisitatuenetako bat da egun, albisteen atalarekin, Ermua Antzokiko programazioarekin, kultur agendarekin eta liburutegiko atal eta ekintzekin batera.

El gráfico se cargará aquí.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n