Lehiaketari asteburuan hasiera emateko prest daude Errotabarriko seniorrak

31.08.16
Kirolak

Ermuko Errotabarri Eskubaloi Elkartea kirol denboraldi berria prestatzen ari da ilusioz. Bigarren urtez jarraian, Errotabarrik taldea izanen du Nesken Ohore eta Zilarrezko mailan –estatuko bigarren mailako B taldean txertaturik baitago-. Seniorren taldea da, Imanol Alvarez Arruti ermuarrak entrenatzen duena. Ekipoa lanean da abuztuaren 22tik aurre denboraldiari ekin eta fisikoki lanean, lehiaketarako prestatzen eta sasoian jartzeko xedez. Iraileko lehen asteburu honetan bertan hasiko dira txapelketak jokatzen, Euskadiko Kopa partida baitute igande goizean. Egun horretan Usurbil K.E. hartuko dute goizeko 11etatik aurrera M.A.Blanco udal kiroldegian.

Nesken Ohore eta Zilarrezko mailaren B taldean txertatuta dago Errotabarri

Ohore eta Zilarrezko seniorrak irailaren hirugarren asteburuan hasiko dute liga. Irailaren 17ko larunbatean Etxebarriko Kukullaga hartuko dute etxean, bi bueltako ligaren lehen partidan. Norgehiagokoa arratseko sei eta erdietan hasiko da. Ohore eta Zilarrezko mailaren B taldean txertatuta dago Errotabarri beste hamabi talderekin bat. Guztira hamahiru dira estatuko federazioak taldeak hamalaukoak izateko erabakia hartu zuen arren. Errotabarrirekin bat daude Usurbil K.E.; Muskiz E.E; Bilboko San Adrian, Nafarroako Lagunak eta Beti-Onak; Arabako Garlam; Kantabriako Castro Urdiales; Etxebarriko Kukullaga, Errioxako Logroño Sporting eta Aiala Zarautz eta, ulertezina bada ere azkenik, Tenerifeko Salud E.E. eta Kanariar irletako Las Palmaseko Suregranca. Azken talde biak irlatakoak dira eta buruhauste handia suposatzen dute gaineko klubentzat asteroko partidei aurre egiteko hegaldi txartelak, aireportuetarainoko joan.etorriak eta, batez ere, ekonomikoki gastu handia direlako. Iaz ere, Ipar aldeko talde honetan irlako talde bi izan genituen, hain zuzen ere Salud eta Tejina, biak Tenerifekoak. Hori horrela, taldeen aurrekontuak izugarri gora egiteaz gain best4e hainbat eragozpen ere suposatu zuen penintsulan gaudenontzat -kanariarrak ez agertzea, partidak atzeratzea, eta abar…-.

Luisa Castro jokalaria baxa da, Alemaniara jauzia egin ondoren

Gorenen dagoen talde horretan aurpegi berri hainbat izango ditugu. Alvarezek kirol aktibora bueltatu diren jokalariak eta jubeniletik igotakoak izango dituelako. Izandako aldaketen artean, aipatu behar Luisa Castro Estradak Errotabarri eta Ermua atzean utzi dituela Alemaniara joan eta gero. Pibote gazteak ikasketak amaitu eta etorkizunaren bila atzerrira joateko erabakia eta aukera izan du. Errotabarrik erabakia errespetatu eta ontzat eman du. Hortaz, Luisa Waiblinglen herriko (Sttutgart hiritik hurbil) UFL Tiggers taldean jokatzeko bi urterako konpromisoa hartu izan duelarik. Luisak han goizez lan egingo du, arratsaldez entrenatu eta asteburuetan jokatuko. Taldean leku egiteko eta bere aletxoaren ekarpena egiten saiatuko delarik.

Jokalaria astelehenean bidatu zen taldearekin bat egiteko. Bidaiatu aurretik, Luisarekin egon eta hitz egiteko aukera izan genuen. “Niretzat erronka da, ilusioz beterik aurre egingo diodana. Jakin badakit, ez dudala erraz izango, guztia berri izango baitut, jende eta kide berriak, hizkuntza ezberdina, eta abar… baina saiatu egingo naiz eta ikusiko. Pozarren nago, honako aukera izateagatik”.

Zorte on Luisa! Jakitun zara, herrian nahiz Errotabarri elkartean lagun eta etxekoak gaituzula.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke