Ermuarrak bide ertzean 2016ko itzuliko txirrundulariak animatzen
Espainiako 2016 Itzuliaren hamahirugarren etapa Ermua zeharkatu du gaurkoan. Lasterketa Bilbotik abiatu da eguerdi aurretik Urdazubi (Dantxarinea) izanik jomuga, aurten programatu izan den ibilbiderik luzeenean: 212,8 kilometro.
Txirrindulariak arratseko ordu batak inguruan iritsiko zirela zion antolatzaileen aurreikuspenak –zekartzaten abiaduraren arabera- eta protokoloari jarraiki hamabi eta erdiak pasatxoan N-634 errepide nazionala eta horretara ematen duten sarrerak itxi egin dira. Itzulia bide horretatik iritsi baitzaigu Durangaldera.
Txirrindulariak ikusi eta animatzera herritar ugari atera dira bide bazterrera. Areitiotik behera ziztu bizian sartu dira gure herrian, Bizkaiko Etorbidetik, San Antoniotik eta Gipuzkoa Etorbidetik behera jarraitzeko azkar baten Eibarko eta Gipuzkoako lurretara. Ordu batak pasatxoan ihes egindako lehen txirrindularien –hamar hamabi bat- taldea iritsi eta pasa da. Atzetik eta hamar minutu beranduago tropela ikusi izan dugularik. Hori osatzen zuten kirolariek ilara luzean pasa izan direlarik.
Ermuko Udaltzainek bat egin izan dute Ertzaintzaren segurtasun dispositiboarekin eta horren osagarri eta elkarlanean kirolarien eta ikusleen segurtasuna bermatzen lagundu dute. Txanda bakoitzean ohiko diren kideeak bikoiztu eta sei agente aritu dira lanean eguerdian, eta lasterketan zehar korapilatsuenak suertatu zitezkeen puntuak zaindu dituzte: Kaltxango, San Antonioko bidegurutzea eta autopistarako sarrera.
Karrera pasa ondoren udaltzainek gogotik aritu izan dira trafikoa bere onera bueltatzeko eta zirkulazioa normaltasunera bueltatzeko.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da