Matrikula irekita dute herriko euskaltegi biek

05.09.16
Euskara

2016/2017 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabaldu dutee euskara ikastaroetan izena emateko epea. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen diren ordutegi eta maila anitzetan apuntatzeko aukera izango dute.

Teresa Murga eraikinean kokatzen da Ermuko Udal Euskaltegia, eta ikasturte berria gurasoei, merkatariei eta ostalariei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu, besteak beste. Hizkuntza eskakizunak lortzeko kurtsoak ere izango dira. Klaseak urritik ekainera bitartean emango dira, eta ikasleek 16 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Euskaltegiak eskaintzen dituen laguntzen artean, azpimarragarria da langabetuek eta lehen mailako ikasleek matrikularen erdia soilik ordainduko dutela. Gainera, aurreko ikasturteetako diru-laguntzak mantendu egingo dira. Abantaila horiekin guztiekin, jada ez dago aitzakiarik; izan ere, euskarak batzen gaitu.

Matrikula egiteko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara da, irailaren 26ra arte, Teresa Murga eraikineko euskaltegiaren bulegoetan. Informazio gehiago eskuratzeko, 943 17 09 25 telefonora deitu edo euskaltegia@udalermua.net helbidera zuzendu daiteke.

Euskara ikasteko aukera ere Kaltxango AEKn

Ermuko Kaltxango AEK ikastegiak ere zabalik du datorren kurtsorako izen-emate epea. Bertan, maila guztietarako klaseak, B1, B2 eta C1 mailako azterketak prestatzeko kurtsoak, euskara hobetzekoak, guraso, ostalari eta merkatarientzat klaseak, eta abar luze bat eskainiko dira.

Edozein ikastarotan izena emateko epea hilaren azken egunetara arte izango da zabalik, eta %75erainoko diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango da, langabetuentzat laguntza bereziez gain.

Informazio gehiago lortzeko, bi euskaltegien webguneak kontsulta ditzakezue:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko