Hemen da Extremadurako Aste Kulturalaren XXV. edizioa

05.09.16
Kultura eta Gazteria

Ermuko Extremadurako Kultur Zentroak bere jaia ospatuko du aste honetan zehar. Elkarteak gure herrian antolatuko duen hogeita bosgarren kultur astea izango da, eta gaur bertan hasiko da. Umeen eguna da gaur, astelehena, eta 16:30etik aurrera, etxeko txikienek jolasetan eta txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.

Astearte honetan, irailak 6, jolasekin jarraituko dute toka eta igel txapelketen eskutik, eta asteazkenean, aldiz, musikaren txanda izango da, Flor de Tomillo abesbatzak entsegu publikoa egingo baitu.

Ostegunean, irailak 8, Extremadurako Eguna ospatzen da, Ermuko zentroaren egun handia. Hori dela eta, arratsaldeko zazpietan erkidego horretako bandera igoko da herriko udaletxean. Jarraian, pregoia irakurri ostean, luntxa ospatuko da kultur zentroan bazkideentzat, gonbidatuentzat eta agintarientzat.

Ospakizunek ostiralean jarraituko dute, eta Extremadurako plater tipikoen lehiaketa izango da. Gazpatxoa, migak, tortillak eta postre ezberdinak prestatuko dituzte parte-hartzaileek 19:30era arte, eta epaimahaiak ikuskatu ostean, dastaketa egingo da.

Asteburua ekitaldiz betea dator, eta larunbatean 13:00etan hasiko da programa bazkideentzat, gonbidatuentzat eta agintarientzat ohorezko ardoarekin. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, kuatrola txapelketa jokatuko da. Igandean, aldiz, Flor de Tomillo abesbatzak Extremadurako Meza Santuan abestuko du 11:00etan, eta 14:00etan, berriz, anaitasun bazkaria egingo da zentroko bazkideekin, agintariekin eta gonbidatuekin.

Gainera, aste osoan zehar zentroko bazkideek egindako obrekin eta Mugartea elkarteko koadroekin osatutako erakusketa ikusteko aukera izango da.

Extremadurako Aste Kulturalaren XXV. edizio honi amaiera emateko, datorren igandean, irailak 18, dantzen erakustaldia egingo da San Pelaio plazan. Bertan izango dira Txindurri dantza taldea eta Flor de Tomillo, 13:00etatik aurrera, eta ospakizunei amaiera biribila emango diete.

Programa osoa pdf formatuan ikusi daiteke kartel honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian