Irakurkera klubetan izena emateko epea, zabalik
Udal Liburutegiak helduen irakurle-kluben aukera mantendu eta euskerazko, erderazko, ingelesezko eta frantsesezko klubetan izena emateko epea zabaldu du.
Aldez aurretik liburu bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dute irakurle-kluba. Irakurleak testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko… biltzen dira. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa ).
Irakurketa anitzak lau hizkuntzatan
Lobiano Kultur Gunean izango dira bilerak urriko lehenengo astetik aurrera, eta lau hizkuntzatan izango dira: euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez. Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, honakoak izango dira ordutegiak:
- Euskara: hileko lehen astelehenean izango dira dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara
- Ingelesa: hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30era
- Gaztelera: hileko lehen asteazkenean 19:30etik 21:00etara
- Frantsesa: hileko lehen ostegunean 18:00etatik 20:00etara
Urriko, azaroko eta abenduko irakurketak ere hautatu dira jada. Honako liburuak irakurriko dira urte amaierara arte:
- Euskaraz: Jasone Osororen “12etan bermuta”; Zaldieroaren “De rerum natura 6”; eta Itxaro Araqueren “Damutzen ez direnak”
- Ingelesez: Tracy Chevelierren “Girl with a pearl earring”; F. Scott Fitzgeralden “The Great Gatsby”; eta John Grishamen “Skipping Christmas”
- Gaztelaniaz: Richard Forden “Francamente, Frank” (2016ko Asturiasko Printsesa Sariaren irabazlea); Mar Légasseren “Las carabinas de Gastibeltza”; eta Ray Bradburyren “Fahrenheit 451”
- Frantsesez: Daniel Pennacen “Chagrin d’école”; eta Amélie Nothomen “Stupeur et tremblements”
Tokiak, izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldea osatu arte.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.