'Leyendo y aprendiendo', gaztelaniazko irakurketa kluba haurrentzat

08.09.16
Udal Liburutegia

Liburutegiak haurrentzako irakurketa kluben programa oraindik gehiago zabalduko du, berri bat gehiago abiaraziz, eta oraingo honetan gaztelaniaz landuko dena eta, “Leyendo y aprendiendo” izena izango duena.

0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran baita ere parte hartuko du, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitu irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Gurasoek liburuen edukia umeak ezagutzen duenarekin, umeari gustatzen zaionarekin edo umearen beharrekin lotu dezake. Beraz, gomendagarria da gurasoen partaidetza jarduerean.

Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak landuko dira, eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Hauekin izango dituzte umeek euren lehenengo kontaktuak. Irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastuko dute eta, gainera, era ludikoan eta euren familiek lagunduta.

“Leyendo y aprendiendo” ekimena urritik abendura bitartean gauzatuko da. Hiru saio izango dira guztira, hileko bat, Lobiano Kultur Gunean, larunbateko 12:15etik 13:15era. Data zehatzak hurrengo hauek izango dira: urriaren 15ean, azaroaren 5ean eta abenduaren 3an.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da urriaren 7 baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak eta jaiotze da zerbitzuko bazkide-txartelaren zenbakia, eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Ume baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, Ermuan erroldatutakoek eta antzeko beste edozein jardueran parte hartzen ez diharduten pertsonek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat