‘Liburu Baby Kluba’, haurrentzako irakurketa klub hirueledun berria Ermuan

09.09.16
Udal Liburutegia

Biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman eta joera berriei egokitzeko bidean, Ermuko liburutegiak haurrentzako irakurketa kluben eskaintza zabaldu du, eta “Liburu Baby Kluba” antolatu du lehenbizikoz; umeentzako irakurketa klub hirueleduna euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da, eta ekimenean parte hartuko duen heldu batekin egongo dira uneoro. Saioen ardatza liburua izango da, eta helburu nagusiak txikitatik umeengan eta familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea eta, aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinekin -ingelesa, euskara eta gaztelania- lehen harremana edukitzea lortzea da.

“Liburu Baby Kluba”k urritik abendura bitartean iraungo du. Bost saio izango dira guztira, larunbat goizetan, Lobiano Kultur Gunean, 11:00etatik 12:00etara. Data zehatzak honakoak dira: urriaren 15ean eta 29an, azaroaren 5ean eta 26an eta abenduaren 3an.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urriaren 7a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Honako datuak eskatuko dira: umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Plaza baino ume gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta antzeko beste edozein jardueran parte hartzen ez diharduten pertsonek.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.