‘Bruna Sonora’ taldeak irabazi du, Folkez Blai XI. edizioaren sari nagusia

12.09.16
Kultura eta Gazteria

Folk taldeentzako Ermuko ‘FolkezBlai’ izeneko hamaikagarren lehiaketa, ‘Bruna Sonora’ taldeak irabazi du. Talde  madrildarrak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua ‘El gueto con botas’ izeneko talde anadaluziarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Bruna Sonora 2016ko hasieran jaio da Iberiar Penintsulako melodien eta kantu herrikoien sakontasunean errotutako musikaz gozatu eta gozarazteko ideiarekin. Kantu eta melodia jatorrak, errazak eta guztiz ederrak jotzen dituzte. Datorren urtean ere beraien musika eta diska berriaz disfrutatzeko aukera izando dugu.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalean ere Ordago Folk (Araba), Xaluq (Valentzia), Quodlibet (Galizia) eta Brân (Salamanca) taldeek parte hartu dute.

Lehiaketaren azken fasea Orbe Kardinalaren plazan jokatu da, ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan. Larunbat gauean eta lehiaketatik at, Los niños de los ojos rojos taldeak errezitaldia eskaini zuen. Horrekin batera, eta asteburuan zehar, iazko irabazlea Entre orillas, Xabi Aburruzaga Band, Euskelga, Foulareda taldeek eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek lehiaketatik at jo dute.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" XI. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamabigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian