Stocka eta produktu erakusketa antolatu du EMOEk astebururako

12.09.16
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak udako azken generoari irteera emateko xede duen aukerako produktuen azoka egingo du asteburuan, irailaren 15etik 17ra bitartean, Stock-aren azoka ospatuko du. Azoka Merkatu plazako eraikinaren barne egingo da bertara hainbat merkatal sektoreko dendak bilduko direlarik –oinetakoak, arropa, etxeko gauzak, osagarriak, ileapaindegi, eskulanak, eta abar… Ekimenaren barne eta denboraldiaren itxieragatik, dendek deskontu handiak egingo dizkiete bertaratzen diren bezero eta erosleei Ermua merkataritza-gune irekian.

Halaber, ostiral eta larunbatean txikiek bereziki prestatutako espazio bat izango dute beraientzat haurrentzako ludotekan, tailerretan eta jolasean gozatzeko. Hori guztia, modu erosoan erosi ahal izateko, Ermuko Merkataritza Gunera bildutako dendatan erosiz gero, iraileko gastuei hobeto egin ahal izango diogulako aurre.

Jarduera hau Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak babes eta laguntzaz.

Lekua: Ermuko Merkatu Plaza.

Noiz: irailaren 15,16 eta 17an.

Erosteko ordutegia:

  • Ostegun eta ostiralean:
  • Goizez 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:3etara.
  • Larunbatean
  • bakarrik goizez 10:00etatik 14:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude