Minbiziaaren ikerketan laguntzeko bigarren martxa herrikoi eta solidarioa egingo
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek bigarren martxa solidarioa eta familiarra antolatu du urriaren 16rako, minbiziaren aurkako ikerketarako dirua bildu asmoz. Urtero Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da urrian eta horrelako ekimen paretsuak izango dira herri eta hiri askotan. Antolatzaileek 3.500 zenbaki –jarraikoak- prestatu eta eskainiko dituzte 5 eurotan bakoitza bihartik aurrera eta horiek agortu bitartean. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere emango diete. Partaidetza kopuru aurreikuspena da, iazko jendetza ikusi eta kontutan hartu ondoren.
Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.500 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 5 eurotan bakoitza, hori baita laguntza edo donatiboa. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana banatuko da, kolore zurikoa, letra berdeak dituena.
3.500 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 5 eurotan bakoitza
Izen-emateak hartzeari bihar –irailak 14tik- ekingo diote antolatzaileek merkatu plazan duten lokalean bertan, arratseko 5etatik 7etara bitarteko ordutegian. Printzipioz urriaren 7ra arte izango dira astegunetan arratsero edo, zenbaki eta elastikoak agortu bitartean.
Martxa urriaren 16ko igandean eginen da, goizeko 11etatik hasita.
Boluntario taldea dabil martxa antolatzeko lanetan, eta zeregin horretan Gaztela Leongo Zentroaren laguntza izango dute ibilbidea zehazteko eta mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko lanetan, besteak beste.
Antolatzaileek, jada, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza dute, horien berri emanen dutelarik argitaraturiko kartel eta jarduera iragartzaileetan.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan