Larunbatean ospatuko da Enpanadaren Hamargarren Festa

13.09.16
Kultura eta Gazteria

Larunbatean, hilak 17, Ermuko Zentro Galiziarrak antolatzen duen Enpanadaren X. Festa ospatuko da Ermuan. Egun guztian zehar taberna zerbitzua egongo da Orbe Kardinalaren Plazan, Galiziako enpanada eta Ribeiro ardoa dastatzeko. Musikak ere, larunbateko giroa alaituko du.

Arratsaldean, jolas herrikoiak egingo dira eta‘chave’ eta ‘igela’ izeneko jolasen txapelketak ospatuko dira. Irabazleak, sari moduan produktu gastronomikoak izango dituzte. Etxeko txikiak, arratsaldea alaitzeko, jolasak eta txutxeriak izango dituzte. Antolatzaileek, herritarrei deia egiten die, egunaz gozatzeko eta enpanada eta Ribeiro ardoa giro ezin hobean dastatzeko..

Programa

  • 11.00h.: Taberna irekiko da ( Egun guztian zehar zabalik mantenduko da)
  • 13.00h.: Gonbidatuei harrera
  • 16.00h.: Nagusientzako jolasak. Chave eta Igela jolasetako VII. Txapelketa
  • 18.00h.: Txikientzako jolasak.
  • 20.00h.: Festaren amaiera

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian