Trenbidetik hurbilenen dauden eraikinetako zarata neurtuko du ETSk

14.09.16
Erakundea

Ermuan Tren geltoki berria eta trenbidearen bikoizketako obra egingo duten Aldi Baterako Enpresen Elkarteak (Ermua zatia izeneko AEEa, Tecsa, Campezo eta Geotunel enpresek osatutakoa) soinu eta zarata neurketak (sonometriak deritzatenak) egingo ditu gaur trenbidetik hurbilen dauden eraikinetan. Neurketen xedea trenbideak eta tren unitateen joan-etorriak eragiten duten soinu eta zarata neurtzea da, obren hasiera honetan. Datuak bildu eta aztertuko diren etxeak hurbilen daudenak izango dira. Hautatutakoak hain zuzen ere zazpi dira, eta ondorengo kale eta eraikinetan daude Bizkaia Etorbideko 1, 2 eta 6an; Izelaietako 11, 18 eta 22an, eta Abeletxeko 1ean.

Neuketa horiek Applus Norcontrol SLB egingo ditu, Eusko Trenbide Sareak (ETSk) eskatuta. Enpresa aditua da, UNE arauak betetzen dituena eta neurketak egiteko material espezifiko erabiliko duena, laborategi batek homologaturiko eta kalibraturikoa.

Trenbidearen eragina ezagutu nahi da, neurri zuzentzaileen bidez hori gutxitzen saiatzeko

Trenbide ondoan edo horrengandik oso hurbil dauden bost etxebizitzetan zarata eta eragina beurtu izan zen 2013ko urtarrilean. Orain neurketak zabaldu eta beste bi etxebizitza gehiagotan neurtuko da, guztira zazpi etxebizitzen baldintza akustikoak jasotzeko. 2013ko datuak eta gaurkoak alderatu nahi dira eta obra amaitu ondorengoekin baita ere. Zaratak zenbatekoa den eta horren eragina zehatza ezagutu nahi da, neurri zuzentzaileak erabilita hori gutxitzeko asmoz.

Neurtzen hasi aurretik datu-bilketa prozesuari ekin zaio, lagin-plana zehazteko. Bildutako gauzak ondorengoak dira:

  • aplikagarri den araudia biltzea
  • ikuskatu eta neurtu beharreko leku eta eremua zehaztea
  • ikuskatu eta neurtuko diren lekuetan zarata iturriak identifikatzea; neurtuko direnak zehaztuz eta tren unitateen joan-etorri eta funtzionamendu ordutegiak jasoaz, neurtzea aproposago den unea mugatuz, eragozpen handiena sortzen denean izan behar duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da