Odol-emaileentzako deialdi berria dago biharko

14.09.16
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du ostegun honetarako, irailak 15erako. Bi txanda izango ditugu aukeran, gozeko nahiz arratsaldekoa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak Ermura ekarriko duen unitate mugikorrean eman ahalko dugularik odola.

Unitate mugikorra elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da bihar, Bizkaia Etorbidean, aintzaina izandako anbulatorio zaharraren aurre-aurrean. Ermuan izango da egun osoan zehar, eta goizez nahiz arratsaldez izango da odola emateko aukera: 9:15etik 14:00etara, edota 16:30etik 21:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.

Bost ermuar omendu dituzte, odol-emaile handiak izateagatik

Aurtengo ekainean -14.an, odol-emaileen Mundu Eguneko ospakizunaren baitan- bost ermuar omendu zituzten, odol-emaile handiak izateagatik. Hau da, guztira odola eman izan duten aldi kopuruaren arabera, gizonezkoetan 50 emari eta emakumeetan 40 emari behar direla kontsideratzen da. Ekitaldia Deustuko Unibertsitatearen paraninfoan gauzatu zen eta bertara deiturik zeuden berrehun eta berrogeita hamarrak –gutxi gorabehera- hara bildu ziren. Omendutakoen artean Carmen Santiago, Miguel A. Mugerza, José Luis Blanco, Floren Gómez eta Juan Carlos Flores zeudelarik. Boskote ermuarra elkartearen intsignia eta diploma bana jaso zuten egindako odol-emateak eskertzeko. Beren konpromiso eta elkartasuna aintzat hartuz –odola ekoiztu ezin den baliabidea baita- eman izan duten odolak gaixo eta osasuna berreskuratu behar duten guztiei laguntzeko balio duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne