Euskara ikasteak saria dauka Ermuan

15.09.16
Euskara

Udalak 16.500 euro banatuko ditu diru-laguntzetan pasatu den ikasturtean euren helburuak bete dituzten euskara ikasleen artean

Berri onak iazko ikasturtean euskara ikasten aritu diren ermuarrentzat. Ermuko Udaleko Euskara Sailak beka deialdia zabaldu du euskaltegi pribatuetan eta gainerako zentro homologatuetan euskara ikastaroak egin dituzten pertsonentzat.

2015/2016 ikasturtean euskara ikasten jardun duten ermuarren artean 16.500 euro banatuko dira aurten; iaz baino ia 1.000 euro gehiago, aurkeztutako 80 eskabideen artean 15.750 euro banatu baitziren.

Diruz lagundu daitezkeen ikasketak Ermuko euskaltegi homologatu batean egindako ikastaro arruntak, trinkoak eta izaera berezikoak edota modulazioa, ordutegia edo ikasle faltagatik Ermuan eskaintzen ez diren eta Ermutik kanpo egin behar diren ikastaroak dira.

Ohiko diru-laguntza matrikularen erdia izaten da, baina lehenengo aldiz euskara ikasten duten edota baldintza ekonomiko eskasa pairatzen duten ermuarrek %75era arteko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Aurten, gainera, ikasle tipologia berri bat onartu da, estrategikoa izenekoa. Kategoria horretan sartzen dira umeekin aritzen diren hezitzaileak (entrenatzaileak, begiraleak…) zein Ermuko merkataritzan eta ostalaritzan jendaurreko lanpostuetan lan egiten duten langileak. Horiek euskararen berreskurapenerako giltzarri direlakoan, %75eko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Bekak jasotzeko epea zabalik dago datorren urriaren 27a arte, egun hori barne. Interesa dutenek eskabidea bete eta oinarrietan jasotzen den informazioa bildu beharko dute, eta Abiapuntu bulegoan entregatu (Konbentukoa, 3). Ermuko Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute eskabiderik aurkeztu beharko, aprobetxamenduaren baldintzak bete eta frogatu ostean, ikastetxeak berak egingo baitu gestioa.

HABEren diru-laguntzak

HABE instituzioak ere zabaldu du bere ikasleentzat diru-laguntzak eskuratzeko epea. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 5ean amaituko da. Ermuko Udalaren diru-laguntza bateragarria da HABEk eskaintzen duenarekin, gain-finantziaziorik gertatzen ez den bitartean. Beka hauen inguruko informazio guztia, esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik