Enplegu Sustatzeko Planari esker 21 pertsonek aldibaterako lan-kontratua izanen dute

15.09.16
Ekonomi Sustapena

Enplegu planak 127.687 euro kostua du, Lanbide eta Ermuko Udalak gain hartu dutenak

Langabezian dauden hogeita bat (21) lagunek aldi-baterako kontratuaz eta hiru hilabetez herriko auzoak hobetzen lan egingo dute, herrian Enplegua Sustatzeko Planaren baitan. Ekimenak Lanbideren eta herriko Udalaren diru-laguntza jasoko du, lehenak 95.687 euro eta bigarrenak 32.000 euro jarriko baitute, hurrenez hurren. Udalak lanbide ezberdinetako peoi eta ofizialak kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduko duen eskualdeko planaren baitan, zeina bi fasetan gauzatuko den. Langile horiek igeltserotza, lorezaintza edo garbiketa lanetan jardungo dute herriko auzoak biziberritu eta txukuntzeko.

Udalak Plana aurrera ateratzeko baliabideak aktibatu, enplegu eskaintzak aurkeztu eta lehenengo faseko hautatzea egiteari ekin dio. Lehenengo fase honetan hamahiru (13) pertsona hartuko dira, igeltserotza, pintura, elektrizitatea lorezaintza eta garniketa espezialitatean prestakuntza edo esperientzia izango dutenak. Bigarren fasean aldiz, zortzi (8) beste pertsona kontratatuko dira. Kontratazio guztiak 2017ko maiatzaren 31a baino lehenago eginak beharko dute egon.

Lanbidek jada udalari bidali dizkio eskatutako lanpostuari egokitzen eta profilak betetzen dituzten langabetuen Curriculumak eta hautatze-prozesua gauzatzen ari da. Prozesu eta kontratazio hauen inguruak xehetasun edo argibide gehiago jakin nahi duten pertsona guztiak, Lanbidera zuzendu behar dute.

Enplegua Sustatzeko Planaren laburpena

  • Kontratu kopurua: 21 pertsona, Lanbiderekin bat.
  • Kontratuaren iraupena: Hiru hilabete.
  • Lan edo zereginak: Auzoak hobetzeko hainbat.
  • Diru-laguntzak: Lanbidek 95.687,66 euro jarrito ditu eta Ermuko Udalak 32.000€. Diru-kopuru hori lan-sariak ordaintzeko, pertsonak babesteko lan-ekipoak eta materialak erosteko.
  • Baldintzak: Kontratatzaileak hainbat baldintza kontutan hartu eta bete behar ditu: kontratuen %30 DSBE (Diru-sarrerak bermatzeko Errenta deritzan) laguntzak jasotzen duten titularrak izan beharko dira, beste %40 gutxienez, emakume izan beharko; gainerakoentzat jarraituko diren irizpideak 35 urtera artekoak edo gazteagoak; 45 urte baino gehiagokoak eta 6 hilabete edo gehiago langabezi egoeran daudenak, denbora oso luzez langabeziak daudenak eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena