Errotabarriko OZ mailako seniorrek Ligari larunbatean hasiera emango diote derbya jokatuz

16.09.16
Kirolak

Emakumeen Ohore eta Zilarrezko Eskubaloi liga (estatuko bigarren maila) hastera doa. Imanol Alvarez ermuarrak entrenatzen duen senior talde horrek denboraldi berriari hasiera emanen dio asteburu honetan. Hain zuzen ere, bihar Irailaren 17ko larunbatean Etxebarriko Kukullaga hartuko dute etxean, bi bueltako ligaren lehen partidan. Norgehiagokoa arratseko sei eta erdietan hasiko da. Txapelketa nazionaleko lehen partida izango da. Ermuko Errotabarri Eskubaloi Elkartearentzat partida garrantzitsua da, txapelketan ongi hastea duen garrantziaz gain talde bizkaitar biren arteko derbya delako, seguruenik oso lehiatua, ohiko den bezala. Hori horrela, Errotak dei egin die ermuarra eta zaleei kiroldegira ager daitezen neska ermuarrei babesa ematera.

Bigarren urtez jarraian, Errotabarrik taldea izanen du Emakumeen Ohore eta Zilarrezko mailan –estatuko bigarren mailako B taldean txertaturik baitago-. Ekipoa lanean da abuztuaren 22tik aurre denboraldiari ekin eta fisikoki lanean, lehiaketarako prestatzen eta sasoian jartzeko xedez. Bihar hori erakusten eta taldekideak ongi koordinatzen direla agerian jarri nahirik.

Emakumeen Ohore eta Zilarrezko mailaren B taldean txertatuta dago Errotabarri

Ohore eta Zilarrezko mailaren B taldean txertatuta dago Errotabarri beste hamabi talderekin bat. Guztira hamahiru dira estatuko federazioak taldeak hamalaukoak izateko erabakia hartu zuen arren. Errotabarrirekin batera daudenak Usurbil K.E.; Muskiz E.E; Bilboko San Adrian, Nafarroako Lagunak eta Beti-Onak; Arabako Garlam; Kantabriako Castro Urdiales; Etxebarriko Kukullaga, Errioxako Logroño Sporting eta Aiala Zarautz eta, ulertezina bada ere azkenik, Tenerifeko Salud E.E. eta Kanariar irletako Las Palmaseko Suregranca taldeak. Azken biak irlatakoak dira eta buruhauste handia suposatzen dute gaineko klubentzat asteroko partidei aurre egiteko hegaldi txartelak, aireportuetarainoko joan.etorriak eta, batez ere, ekonomikoki gastu handia direlako. Iaz ere, Ipar aldeko talde honetan irlako talde bi izan genituen, hain zuzen ere Salud eta Tejina, biak Tenerifekoak. Hori horrela, taldeen aurrekontuak izugarri gora egiteaz gain beste hainbat eragozpen ere suposatu zuen penintsulan gaudenontzat -kanariarrak ez agertzea, partidak atzeratzea, eta abar…-.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke