Martxan daude Ermuko minbiziaren aurkako martxa solidariorako prestatu diren dortsalen erdia
Urriaren 16an Ermuan ospatuko den Bigarren Martxa solidario eta familiarrerako 1500 zenbaki saldu dira jada. Gaurtik eta ostiralera bitartean Ermuko Merkatu plazara hurbildu zaitezkete arratsaldeko 5etatik 7ak arte dortsal eta kamiseta bila.
Pasaden urtean izan zuten harrera onaren ostean, Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen –AECC delakoaren- tokiko Batzarrak, banatuko diren dortsal kopurua handitu du 3.500 zenbakira arte. Salmenta irailaren 14an astean hasi zen, 5 eurotan bakoitza, laguntza edo donatibo bezala. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain, kamiseta bana ere emango zaie.
Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure kaleetan zehar betetzekoak. Nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte korrika, pasioan edo ibiltzen. Tokiko batzarretik dioten moduan, ez dago mugarik ezta baldintzarik ere, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. ‘Bizimodu osasuntsua sustatzea da gure helburua’ diote antolatzaileek.
Lasterketa edo martxa urriaren 16an, igandea, izango da eta goizeko 11etan hasiera emango zaio Orbe Kardinalaren plazatik. Behin martxa amaituta, partaideek poltsa bat jasoko dute – EMEk eskainita- indarberritze Kit batekin. Parte hartzea bultzatzeko eta jai giroa sustatzeko zozketak prestatu dira, hainbat merkatari eta markak donatuko produktuekin eta stand bat jarriko dute, nahi duenaratzen, azala saintzearen inguruko aholkuak emateko.
Harrera oso ona izan du salmentak lehenengo astean
Izen-ematea eta dortsalen entrega printzipioz urriaren 7an amaituko da edota zenbaki eta elastikoak agortu bitartean. Horregatik Ermuko batzarrak komentatu digun bezala, azken momentura arte ez itxarotea gomendatzen dute, lehenengo astean salmentak oso onak izan dira eta jada 1500 dortsal saldu direla diote. ‘Oso pozik gaude jendearen harrerarekin, salmentak primeran doaz eta hurrengo egunetan horrela jarraitzea espero dugu’.
Boluntario taldeak hilabete batzuk daramatza martxa antolatzeko lanetan, eta zeregin horretan Gaztela Leongo Elkarteko Atletismo taldearen laguntza dute, ibilbidea zehazteko, zintak jartzeko baita mahaiak muntatzeko ere. Horiekin batera, antolatzaileek, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza ere lortu dute.
Lotutako albisteak

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne