Ermuko ia hogeita hamar gaztek parte hartuko dute 'Larunbatak Izarran' ekimenean

21.09.16
Ekonomi Sustapena

Datorren urriaren 1ean zabalduko ditu ateak “Larunbatak Izarran” Klub Teknologikoak. DBH 1 eta 2 mailetako 29 gazte ermuarrek hartuko dute parte Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorrak antolatu dituen tailer horietan.

Izena eman duten pertsona guztiak onartuak izan dira klub honetan parte hartu ahal izateko, eta bi tailer ezberdinetan banatuko dira. Batetik, Unity 3D programarekin lan egingo dute 16 neska-mutilek, eta erreminta hori erabiliz bideojokoak garatzen ikasiko dute. Bestetik, 13 ikaslek artea eta diseinua landuko dute Blender programarekin.

Camp Tecnológico enpresa arduratuko da ekintzak dinamizatzeaz, eta zortzi larunbatetan bilduko dira, azaroaren 19a arte. Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira Izarra Centren.

Klub Teknologiko horren helburua gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken inguruko interesa piztea da teknologia hezigarriaren bitartez. Gainera, ‘Larunbatak Izarran’ ekimenak aisialdi aukera ezberdinak eskaintzen ditu sormena erabiliz proiektu zientifiko eta tekniko berri txikiak sortzeko, hala nola, bideojokoen diseinua eta animazio digitalen garapena.

Ordutegiak, moduluak eta datak honako dokumentuan kontsultatu daitezke.

Ekintza guztiak Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta daude. Gainera, ekimen honi jarraipena eman asmoz, Gabon garaian beste lau tailer antolatuko dira DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. “Gazteak eta pymeak, oraingo erronkak, etorkizuneko konponbideak” tailerretarako izen-ematea azaroan zabalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik