Larunbat honetan lehiatuko da José Merino memorialaren XXIX. edizioa
Korrikalariak, zuen lekuetara! Ermuko Gaztela Leongo Zentro Kulturalak José Merinoren omenezko herri lasterketa antolatu du beste behin. Hogeita bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta larunbat honetan ospatuko da, irailaren 24an, hain zuzen. Aurreko urteetako moduan, adin guztietako korrikalariak biltzea espero da aurten ere, kategoria ezberdinetan banatuta.
Lasterketa ezagun honetako parte-hartzailerik gazteenak aurrebenjaminak izango dira, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako neska-mutilak. Horiek 250 metro luzeko ibilbidea egingo dute 17:30etik aurrera. Lehenik, baina, benjaminen, alebinen, infantilen eta kadeteen txanda izango da, 16:30etik 17:15era bitartean; horiek, kategoriaren arabera, 800 eta 2.400 metro arteko lasterketetan lehiatuko dira. Xehetasun guztiak hemen kontsultatu daitezke. Parte hartu nahi izanez gero, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago izena eman beharko da Gaztela Leongo zentroan.
Seniorrak eta beteranoak lehiatuko dira 10 kilometroko lasterketa orokorrean. Guztiek batera ekingo diote zirkuituari 18:00etan, eta parte hartu ahal izateko, Herri Krosa webgunean izena eman eta 10 euro ordaindu beharko dira.
Proban parte hartzen duten pertsona guztiek opari bat jasoko dute, eta lehenengo sailkatuek, gainera, garaikurra eta dirusaria izango dituzte.
Lasterketa amaitu ostean, parte-hartzaile guztiek Miguel Ángel Blanco kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute, doan, 19:00ak arte.
Informazio gehiago behar izanez gero, Ermuko Gaztela Leongo zentroan edota atletismocastillayleonermua@gmail.com helbide elektronikoan kontsultak egin daitezke.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da