Juanita Ibaibarriaga lehiaketaren XXIII. edizioak 400 euro banatuko ditu saritan

22.09.16
Euskara

Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu du. Urtero bezala, lehiaketa honen xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Aurtengo edizioa bi kategoriatan banatzen da: batetik, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak; eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako neska-mutilak. Aurkeztutako lanek ipuinak, narrazioak edota erreportajeak behar dute izan, eta gaia librea da parte-hartzaile guztientzako.

Parte-hartzeko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 3an amaituko da, osteguna. Testuak eskura aurkeztu daitezke Udal Euskara Zerbitzuan, Lobiano Kulturgunean edo udal liburutegian. Posta elektronikoz aurkeztu nahi izanez gero, euskara@udalermua.net helbidera bidali beharko dira lanak. Ikastetxeen bitartez aurkezten diren lanak ikastetxean bertan entregatuko dira. Azkenik, posta arruntez ere bidali daitezke honako helbideetara:

  • Ermuko Udala – Lobiano Kulturgunea
    • Goienkale 10, 48260 Ermua
  • Ermuko Udala – Euskara Saila
    • Konbentukoa 5, 48260 Ermua

Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan, kartazal txikiago eta itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Euskara Sailak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak, eta abenduaren 1ean, osteguna, ospatuko den urteroko Euskararen Nazioarteko Eguneko galan banatuko dira sariak. Guztira 400 euro banatuko dira: 40 euro Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko, eta 60 euro Bigarren Hezkuntzako mailako. Sariak erosketa txartel moduan entregatuko dira, eta Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteko dendetan trukatu ahalko dira. Gainera, irabazten duten lanak Ermuko webgune korporatibo honetan argitaratuko dira.

Informazio gehiago eskuratu daiteke honako estekan.

Jarraian iazko edizioko sari banaketako argazki galeria ikusi dezakezue. Animatu zaitezte parte hartzera, eta zorte on guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko