Sormenezko Idazketa Tailerra Liburutegian

22.09.16
Udal Liburutegia

Liburutegiak, irakurzaletasuna sustatzeko sormenezko idazketa tailerra antolatu du, Yurre Ugarte idazlearekin bat. Testuak asmatzen eta sortzen gozatzen duten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat bideratuta dago tailerra, dituzten ideiak eta zirrarak paper gainean lantzeko. Norberak bere adierazpen literario pertsonala du, horregatik idazlearekin batera, bakoitzak duen modu partikular eta besterenezin hori topatzeko lan egingo da.

Tailerrean, lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da eta norberaren adierazpena bilatzeko lan egingo da. Idaztea ez da hitzak elkartzea soilik ezta lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea. Horregatik, tailerraren helburua urrats bat haratago doa eta, modu kreatibo eta pertsonalagoan idazteko trebetasuna hobetzeko teknikak landuko dira.

Ariketa praktiko eta irakurketa ezberdinen bitartez testu literarioak sortzeko modu ezberdinak erakutsiko ditu Yurrek Ugartek, adibidez, pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak. 8 orduko iraupena izango du sormenezko tailerrak, urritik abendura bitarteko lau larunbatetan. Lobiano Kultur Gunean izango da, 11:00etatik 13.00ak arte. Datak: urriaren 22a, azaroaren 5a eta 19a eta abenduaren 17a.

Doako ekintza da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urriaren 17a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Honako datuak eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Eskaera baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat