Izarr@ktibateko kurtso eta ekintza berriak

23.09.16
Ekonomi Sustapena

Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak, irailetik abendura arte, ekintzaileei, enpresei eta Teknotecako erabiltzaileei zuzendutako ikastaro, jardunaldi eta hitzaldi programa antolatu dute. Formatu dinamikoa eta parte-hartzailea izango dute, eta jorratuko diren gaiak, egun interes publikoa dutenak izango dira.

Horrela, antolatu den programan kurtso ezberdinak daude, TED hitzaldietan oinarritutako ingelesezko solasaldiak egongo dira, lan elkarrizketei segurtasunez aurre egiteko jardunaldia bat eta ''Ekonomia Urdina'' kontzeptua zer den ikasiko da. Horiekin batera, ametsak ahalbidetzeko bultzada emango digun hitzaldi bat egongo da, egun 4.0 munduan enpresek eskatzen y bilatzen dituzten profilak ezagutuko ditugu eta, azkenik, enpresen kanpo-komunikazioa hobetzeko ikastaroa.

Ikastaroak eta datak

  • Solasaldiak ingelesez.- TED konferentzietan oinarritutako ingelesez egindako solasaldi plan batean datza. Teknotecaren erabiltzaileei zuzenduta dago plana eta urriko ostiral guztietan 16.00etatik 18etara. 10 plaza.
  • Elkarrizketak gainditzen ikasi.- Lan-elkarrizketetara zuzendutako estrategiei buruzko saio bat da. Elkarrizketei segurtasunez aurre egiteko. Urriaren 10ean izango da, Izarra Centrerren 17.00etatik 18.00etara. 15 plaza.
  • Enpresak bilatzen dutena.- Egun bizi dugun 4.0 munduan profesionalei eskatuko zaizkien trebetasunak ezagutzeko saio bati zango da. Horren inguruan aditu den Ermuko enpresa bateko gerente batek parte hartuko du solasaldian. Data zehazteko dago. 15 plaza.
  • ''Ekonomia Urdina''.- Ingurumenarekin sostengarria izan nahi duzu? Naturak egiten duena kopiatu ezazu, berak aurretik egin du eta. Ekoizteko eta bizitzeko dugun modua birplanteatzera eragingo digu. Urriaren 19an, 15.30etatik 19.30era Izarra Centre eraikuntzan. 15 plaza.
  • Amets egiten ausartzen zara?.- Bakoitzak dugun erosotasun eremutik aterata, amets pertsonalak burutzera animatuko gaituen saio bat izango da. Urriaren 26an arratsaldeko 15.30etatik 19.30etara. 15 plaza.
  • Kanpo Komunikazioa.- Mintegi honek, enpresen kanpo komunikazioa hobetzen laguntzea du helburu. Horretarako gai ezberdinak landuko dira, kanpo komunikazioa zer da, kanpo komunikazio motak, funtsezko elementuak eta baliabideak, kanpo komunikazio plana eta estrategia eta kanpo komunikazioaren eraginkortasun adierazleak zeintzuk diren ikusiko dira. Ikastaroa 16 ordukoa izango da (4 jardunaldi) eta azaroaren 7tik 10era bitartean izango da. Arratsaldez,15.30etatik 19.30etara Izarran. 15 plaza.

Ikastaroetan, jardunaldietan eta hitzaldietan izena emateko sakatu hemen. Lekuak mugatuak dira beraz ziurtatu zurea lehen bait lehen.

Ermukoapp. Fundazioaren App-a deskargatu ezazu eta ekintza hauei eta prestatzen ari garen beste batzuei buruzko informazioa jasoko duzu: bekak, aplikazioak eta prototipoak garatzeko diru-laguntzak, lehiaketak,… App-aren bidez Fundazioko zein Udaletxeko informazio jaso ahal izango duzu eta Izarra Fundazioak eskaintzen dituen aukerak jakiten aurrena izango zara.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena