Ermua Hiria nesken arteko VII. eskubaloi txapelketa lau elkartek jokatuko
Ermua Hiria emakumezkoen eskubaloiko VII. Txapelketa herriko kiroldegian jokatuko da asteburuan. Kadete eta jubenil mailako lau klubetako ekipoak jardungo dute nor baino nor larunbata eta igandean. Partidak M. A. Blanco kiroldegian eta Ongaraiko Betiondon jokatuko dira.
Urtero bezala, etxeko taldeak hiru klub gonbidatu ditu txapelketan parte hartzera. Aurtengoan parte-hartzaile izango dira Elgoibarko ‘SanLo’, Errenteriko Ereintza, eta Basauri E.K. Partidan larunbata goizean –kadeteak- nahiz arratsaldean –jubenilak- jokatuko dira eta finalak igande goizean. Euskal Ligan jarduten duten taldeek lehian sartu aurreko azken partidak izango dira asteburu honetakoak, datorrenetik aurrera txapelketa ofiziala abian izango baita.
Asteburuan zehar Errotabarri E.K.E. finantzatzen laguntze aldera hiru zozketa egingo ditu. Zozketatuko diren produktuen artean Arral97 banatzaileak Errotabarri izenaz hedatzen duen ardo ofiziala –ondua- izango da. Eta prestatuko diren otarren artean aipatzekoa da Krabi ile-apaindegi eta estetikak zaintzeko eta apaintzeko eman duena (ilea lisatzeko plantxa bi –bidaian eramateko txikia eta eguneroko handia-, makillajeko produktu hainbat, kremak, lurrin perfumea, eta abar…). Otar eder hori larunbateko ikusleen artean zozketatuko da, baldin eta 50 zentimotan eskaintzen diren txartelak erosten badituzte. Sarrera doan da. Domekan, bestalde txapelketako sariak banatzeko ekitaldiaren baitan Errotabarri elkarteak bere eskerrona agertaraziko dio ‘Isi’ Rodriguez entrenatzaile ohiari, urteetan egin duen lanagatik. Hori horrela, Isik hortaz merezitako ekitaldi xumea jasoko du taldearengandik.
Horrez gain, Ohore eta Zilar mailako seniorrek Zarautzen jokatuko dute biharko larunbatean, etxeko Aialakoekin neurtzeko, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.
Txapelketako kartela lasterbidez beheko informazio gehiagoren atalaren bitartez eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke