Abortu legal, seguru eta doakoaren alde
Aste honetan –biharko irailaren 28an, asteazkena-, Abortatzeko Eskubidearen Eguna izango da munduan. Aldarrikapenerako eguna izango: abortu legal, seguru eta doakoaren aldeko Ekintza Globalerako eguna. Berdintasunerako udal sailak ez du egun hau besterik gabe gainetik pasatzen utzi nahi izan; hori dela eta, doako hitzaldia antolatu izan du, nahi dugun guztiontzat irekita izango dena. Ostegun arratsaldean –irailaren 29an- egingo da, Emakumearen Topagunean, sei eta erdietan hasita. Hizlaria ‘Mugarik Gabe’ elkarteko kide Ana Gomez izango da. Gomezek hurbilpena egingo digu Abortuaren Eskubideak Euskadin izandako ibilbideaz. Bertako egoera azaltzen hasiko da, mundu zabalean baina Abortatzeko Eskubidea, nola dagoen azalduko digularik baita ere,El Salvadorreko kasua azpimarratu eta nabarmenduz.
Abortu ez seguru eta klandestinoak emakumeen heriotza tasaren arrazoi nagusia da Iberoamerikar herrialdeetan eta horregatik erabaki zuten irailaren 28a Abortua despenalizatzeko eguna izendatzea. Ordutik, iberoamerikar eta Karibear lurraldean abortua despenalizatzeko kanpainarekin bat egin duten emakume eta elkarteak asko dira. Irailaren 28era Amerika latinoko gobernuei gogoratzen zaie abortuetan izandako gorabehera eta zailtasunen ondorioz urtero 6000 emakumek bizitzak galdu dutela. Emakume horiek abortu seguru bat izango balute, garapen bidean dauden herrialdeetan urtero hiltzen diren milioi erdi emakumeen %20tik 25era bitartean ekidin ahal izango dira.
Hitzaldia, irailak 29ko ostegunean izango da, arratsaldeko 18:30etan Ermuko Emakumeen Topalekuan. Guztiontzat zabalik.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko