'Nuestras mujeres' antzezlana ostiralean Ermua Antzokian
Pentación Espectáculos produktorak aurkezten digun ‘Nuestras mujeres’ antzezlana ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu, gaueko 22:15ean. Antzerki-izaera garbiko antzezlan harrigarri eta indartsua da. ‘Nuestras mujeres’ Eric Assous egilearen lana da, eta Gabriel Olivares zuzendariaren eskutik heltzen zaigu gurera. Oholtza gainean, Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelano izango dira protagonistak. Hiru gizonak, duelu bati aurre egin behar izango diote, eta hiruren bizitzen amaiera ekar dezakeen lagunarteko eztabaida batean jardungo dira gau osoan.
Zer suposatzen du gaur egun gizona izateak? Egileak galdera horren harira, joko zorabiagarria aurkezten digu, non moralitatea, segurtasuna eta etika pertsonala zalantzen jartzen diren. ‘Nuestras mujeres’ antzezlanak gai unibertsalak jorratzen ditu, adiskidetasuna, eginbeharren konpromisoa, justiziaren ideia eta horien gainetik dagoen zuzenaren eta okerraren arteko borrako. Zer eginbehar dugu lagun batek krimen bat burutzen badu? Salatu? Salbatu? Vaudeville erako eszenaratzearekin, antzezlanaren alderik pipertsu eta jostalarienak agerian utziko ditu zuzendariak. Bertsio hau egungo generazio dinamikoago batean zentratua dago, bizi dugun egoera sozial eta politikoan oinarritua, energia eta bizitasuna eskainiz.
Gai garrantzitsuak jorratzen ditu, hala ere, gauaz disfrutatzera eramango gaitu antzezlanak. Ondo pasatzea nahi baduzue, ostiralerako plan ezin hobea da. Sarrerak 15 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Antzezlaneko irudiekin uzten zaituztegu, eta emanaldiaz disfrutatu!
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu