Erdi Aroko azoka Gaztela eta Leoneko elkartearen XXXIV. kultur eta kirol astean

28.09.16
Gizartea

Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera eman zion azken ostiralean kultur eta kirol asteari, zeinak aurten XXXIV. edizioa betetzen duen. Edizioa gaur ostiralean zabaldu zen, egoitzako eta Udaletxeko mastan lurraldeko bandera zintzilikatu eta gero. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa prestatu dute. Aurten, zazpigarren urtez jarraian programaren barne Erdi Aroko VII. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatu handi hori iazkoan bezala San Pelaio auzoan eta parkean kokatuko da, asteburu honetan. Merkatua irailaren 30eko ostiralean irekiko da arratsaldeko seietan eta igande gaueko hamarretan itxiko.

Erdi Aroko bosgarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko San Pelaio parkean jarriko da eta berrogeita postu inguru izango ditu. Bertan artisauak, txokoa, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, antzezpen eta emanaldiak izanik larunbat eta igande gauean.

Programak larunbatetik aurrera jarraitzen dihardu,Merino memoriala korritu izan baitzen arratsalde horretan. Atzoko asteartean gaztetxoek pintura lehiaketa izan zuten Patakonia kaleko egoitzan bertan. Gaurkoan, elikadurari buruzko hitzaldia emango da, elkartean. Ostiralean, Erdi aroko merkatua irekiko arratsaldeko zazpietatik aurrera. Azkenik, larunbatean ardoa dastatuko eta arratsaldean ‘Azerbahe’ taldeak plazan dantzatuko du. Igandean amaiera, merkatuarekin aurrera segituz eta adiskidetze bazkaria ospatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean