San Martin azokaren 27. edizioa motorrak berotzen hasi da jada

29.09.16
Euskara

Gero eta hurbilago dugu urteroko San Martin azoka ezaguna. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izango da, eta azaroaren 12an ospatuko da. Festa eder honetarako hilabete eta erdiren faltan, antolatzaileek programa prestatzeari ekin diote jada.

Datorren astelehenean, urriak 3, nekazarien azokan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. Eskabideak Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu beharko dira urriaren 14ko, ostirala, 15:00ak baino lehen. Interesa duten pertsonek eskabide orri hau behar bezala beteta eraman beharko dute, eta ekintza bakoitzari dagokion dokumentazio gehigarria aurkeztu.

Aurreko urteetan bezala, San Martin azokako lehiaketa sei multzotan banatuko da: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Debabarreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek izango dute parte hartzeko aukera; salbuespen gisa, eztiaren kasuan Bizkai osoko ekoizleak onartuko dira.

Aurtengo lehiaketan 900 euro banatuko dira saritan. Gainera, fruta eta ortuarien lehiaketa-erakusketan parte hartzen duten ekoizleek 60 euroko dieta jasoko dute. Aipamen berezia egingo zaio, bestalde, saririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakideari.

Horretaz gain, ohiko animalien azoka, artaldearen jaitsiera Zubiaurretik, erakusleihoen lehiaketa, erromeriak eta bestelakoak ere izango dira ikusgai eta gozagarri San Martin azokan.

Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, interesdunek Udal Euskara zerbitzura (943 17 91 47) edo Euskal Birusaren elkarteko egoitzara (943 17 93 50) deitu dezakete.

Jarraian iazko azokaren argazki-laburpentxo bat eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko