Kalean da Nahita aldizkariaren 29. zenbakia
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak eta ‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketaren berri ematen du portadan. Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago eta lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte abian dago.
Nahita aldizkariko 29. alearen erreportaje nagusia ‘Etxeak, bertsoak… eta sareak’ izena du. Emakumeen Etxeen Sarea sortu da eta Ahalduntze Bertso Eskolarekin bat eginda, ikuskizun berri bat antolatu dute, ‘Testurak’ izenarekin. Emakumeak protagonistak izango diren bertso-saio bat izango da. Ekitaldia denontzat zabalik dago eta dohainik izango da sareko etxe guztietan.
Erreportaje nagusiarekin batera, ale berri honetan ‘Asociación de Afectados por Essure’ elkartea eta ‘Essure’ metodoa zer diren ezagutzeko aukera izango dugu, baita ‘Ermuko PAACE Elkarteak’ egiten duen lanaren berri izan ere.
Jabekuntza Eskolako ikastaro berrien programazioa ere iragartzen da aldizkarian, zabalik baitaude izena emateko epeak. Gainontzeko atalak ohikoak dira.
Goiko estekan lortu daiteke aldizkaria, edota edizio fisikoan nahi izanez gero, udalaren eraikinetan, tabernetan, osasun zentroan eta, noski, Emakumeen Topalekuan.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko