Artarrairen XIII. Mendiko Kultur-Kirol Jardunaldien egitaraua

03.10.16
Gizartea

Mendiko Kultur eta Kirol jardueren hamahirugarren edizioa ospatzen ari da egunotan Artarrai Mendi Taldea. Jarduerei aurreko asteburuan eman zaie hasiera larunbatean, hilak 1, Aratzera mendi irteera batekin. Jardunaldiak urriaren 21ean amaituko dira hitzaldi eta diaporama ekitaldi batekin ‘Los otros de Gasherbrums’ Juan Vallejoren eskutik. Ordura artean, izango dugu gure herrian zer ikusi eta zer entzun, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak, haurrentzako jarduerak, eta mendi irteera hainbat gauzatuko baitira. Jardunaldiek mendizaletasuna hedatu eta ezagutaraztea dute helburu.

Gaur astelehena, arratsaldeko 7etan, diaporama eta hitzaldi bat aurkeztuko da Lobiano Kultur Gunean. Xabier Amorrortu, ‘Petra’-ren esku ´SlackLine’ modalitateaz ikasiko dugu, altuera handira edota lurraren arrasetik praktikatu daitekeena. Funanbulismoa eta abentura uztartzen dituen modalitate bat da.

Asteazkenean, hilak 5, Aitor Abendaño, Euskal Mendizale Federazioko gia eta irakasle dena, dator gurera ‘Elur-jausi arriska eta prebentzioa mendian’ hitzaldia aurkeztera. Elur-jausien arriskuaz mintzatuko da, zelan sortzen diren eta nola saihestu ahal ditugun erakutsiko digu. Hitzaldi interesgarri eta beharrezkoa, eski alpinoa egiten dutenentzat, baita pistaz kampo eskiatzen dutenentzat eta mendi eskia praktikatzen dutenentzat. Programatu diren hitzaldi guztiak Lobiano Kultur Gunean eta arratsaldeko 7etan izango dira.

Hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak

  • Urriak 3: Slack Line (Petra)
  • Urriak 5: ‘Elur-jausi arriskua eta prebentzioa mendian’ (Aitor Abendaño)
  • Urriak 11: ‘Tsaranoro, Madagascar’ (Patricia Viscarret)
  • Urriak 21: ‘Los Otros Gasherbrums’ (Juan Vallejo)

Hitzaldi horiekin batera, jardunaldien programan, filma bat proiektatuko dute Ermua Antzokian. ‘K2 Tocando el Cielo’ pelikula programatu dute zine-forum saioen barne, eta urriak 13, osteguna, arratsaldeko 20.30ean izango da.

Asteburu honetan, ostirala jai izanda, mendi irteera bat antolatu dute Pirinioetara. Aurten, mendi irteera Zurizara izango da. Jardunaldien barne jarraipen handia duen Rokodromo Txikia antolatu dute. Ekintza bihar izango da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara Betiondoko kirol gunean.

Jardunaldien barna dago baita ere, aurtengo Mugarriz Mugarri ekimena, zeina urriaren 22rako larunbatean gauzatuko den, jai eta aisialdi giroan ohikoa denez gero.

Informazio gehiagorako kartela ikusgai duzue eta Artarra Mendi Taldeko bloga bisitatu dezakezue (http://artarrai.blogspot.com.es/) baita web orrialdea ere (http://www.artarrai.com/).

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne