Thrillerra eta traizioa, eskutik asteburu honetan Ermua Antzokian

04.10.16
Ermua Antzokia

Ostegun honetan zine aste berri bat hasiko da martxan, eta oraingoan ere lau pelikula ezberdin ikusteko aukera izango dugu. Lehena zineklub saioan eskainiko den “Boi Neon” film brasildarra izango da, Gabriel Mascaró zuzendua. Veneziako Zinemaldian, Horizontes sekzioan, epaimahaiaren sari berezia jaso zuen drama familiarra da. Iremar, protagonista, Brasileko rodeo tradizionaletan lan egiten du. Bere etxea, animaliak alde batera eta bestera mugitzeko kamioia da. Estatua aldatzen dago, eta kasu horretan ehungintzak anbizioak sarrarazten dizkio protagonistari, eta diseinatzaile izatearekin ametzetan hasten da. Filma jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin eskainiko da ostegun honetan 20:30etik aurrera.

Zine komertzialari dagokionez, programazioa larunbatean hasiko da 19:30ean “El Elegido” filmaren lehen proiekzioarekin. Antonio Chavarrias zuzendutako lana eta Alfonso Herrera, Hannah Murray eta Henry Goodman ditu protagonista. Espainia, 1937. Ramón Mercader deitutako gazte errepublikarra, sobietar espioitza zerbitzuak errekrutatuko dute, misio berezi batean parte hartzeko: Leon Trotsky hil. Errusian prestatu ostean, Parisera bidaitzen du, identitate berri batekin. Bertán Sylvia ezagutzen du, eta Jacques liluratuta geratzen da. Urteak pasata, Mexikon aurkitzen dira berriro. 122 minutuko espioitza thriller eta drama pelikula larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko beste filma “El hombre de las mil caras” da, Alberto Rodriguez “La isla minima” pelikulako zuzendariaren azken lana. Benetako gertaeretan oinarrituta dago eta Eduard Fernandez, Jose Coronado eta Marta Etura protagonista ditu. Gizon batek bere herrialdeari eragiten dion iruzurrean oinarrituta dago. Espainiako gobernuko polizia-agente izandakoa, Francisco Paeza, estortsio kasu baten barne ikusten da eta estatutik alde egin beharko du. Urteak pasata diru barik bueltatzen da eta egoera horretan, Luis Roldan eta bere emakumearen bisita jasoko du lan baten berri emanez eta milioi bat dolarreko diru-laguntza eskainiz. “El hombre de las mil caras” larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Azkenik, igandeko haurrentzako saioari dagokionez, Jose Escobarren komiki famatuaren filma berri bat aurkeztuko da 17:00etatik aurrera: “Zipi y Zape y la isla del capitán” abenturazko komedia.

Informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu Ermua Antzokiaren webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean