Testurak, emakume bertsolarien ekitaldia
Ermuko Emakumeen Topalekuak bihar –urriaren 5ª- "Testurak" tituluko bertso-saioa hartuko du, 19:00etatik aurrera. Parte-hartzaile izango dira: Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariek. Gai-jartzaile gisa Maite Berriozabal arituko da. Saioa irekia eta doakoa izango da.
Emakume bertsolariek egindako ibilbidea, ''Ahalduntze bertso eskolak'' eginiko lanarekin batera, Emakumeen Etxeen Saretik sustatu nahi diren prozesuen adibidea direla garbi dago. Horregatik, Emakumeen Etxeen Sareak Ahalduntze bertso eskolarekin bat egin, eta ikuskizun berri bezain berezia antolatu du: ''Testurak''.
“Hainbat idazle eta sortzaileren testuak hartuko ditugu ahotan eta bertsotan; gure eztarrietatik bidea egin ondoren, zure belarrietara iritsiko direnak. Bertsolari eta gai-emaile talde anitz batek hartuko du parte, testurik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura. Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, testurak baitira”.
''Testurak'' Emakumeen Etxe Sareak Ahalduntze bertso eskolarekin bat, antolaturiko ikuskizuna da
Testurak izeneko bertso-saioa Ermuan, Emakumeen Etxeen Sarearen eskutik Emakumeentzako espazio propioaren aldarrikapenaren ondorioa dira Emakumeen Etxeak. 2003. urtean Ermuan, lehenengo emakumeen etxea martxan jarri zenetik, gero eta udalerri gehiago dira, berdintasunaren aldeko errekurtso publikoak martxan jartzeko apustu tinkoa egiten ari direnak. Izan ere, Emakumeen Etxeak egitasmo, ekipamendu eta tresna boteretsuak dira udalerrietan; erreferentzia gune eraginkorrak.
Emakumeen Etxeek, berdintasunaren bidean aurrera egiteko indarrak, proiektuak, borrokak eta ideiak batu nahi dituzte. Emakume elkarte eta talde feministak elkartzeko espazioa, emakumeentzako erreferentziazko gunea, baita bide horretan lagundu nahi duten ororentzat ere, espazio irekiak dira. Emakumeen etxeak emakumeentzako erreferentziazko espazioak dira: emakumeen jabekuntza sustatzea helburua dutenak, baita berdintasunaren aldeko tokiko politika publikoen erreferentzia direnak. Ondorioz, Emakumeen Etxeak tokiko politika feministak indartzera datoz. Erreferentzia gune izanik, eta herrietatik harago eramateko, Emakumeen Etxeen Sarea sortu da, Arrasateko Emakume Txokoa, Azpeitiko Emakumeen Txokoa, Basauriko Marienea, Donostiako Emakumeen Etxea, Durangoko Andragunea, Eibarko Andretxea,Ermuko Emakumeen Topalekua eta Ondarroako Etxelilak osatzen dutena.
Sare honen helburuak, Emakumeen Etxeek betetzen duten funtzioa bistarazi, errekurtso publiko horiek balioan jarri, baliabideak elkartrukatu eta komunikazio bideak erraztea dira.
Beraz, Emakumeen Etxeen Sareak, emakumeentzako jabekuntza prozesuak zabaltzeko duen konpromisoari jarraituz, emakumeak espazio publikoko arlo desberdinetan egiten duten lanaren ispilu izan nahi du. Eta ildo horretatik, bertsolaritza munduan emakumeak egiten ari diren ekarpena azpimarragarria da, dudarik gabe.
Gero eta emakume gehiago dira, emakume anitzak ikuspuntu anitzekin, bertsolaritzan betaurreko moreak jantzita aritzen direnak. Espazio propio horretatik plazarako bidea bertsoak kantatuz egiten ari diren emakumeak dira, bertsolaritzari freskotasuna eta diskurtso berriak emanez; emakume bertsolariak ahalduntze prozesuak abiatu dituzte, eta beraien partaidetza areagotzen doaz.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan